Ahots berriak gaurko kantu-jiran

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 27a, 14:23

Belaunaldi arteko elkargunea izan da larunbat eguerdian Usurbilen barrena egin duten kantu-jira.

Hilero moduan, maiatzeko azken larunbat honetan, abestera irten dira Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoak. Ohi bezala, eguerdiko 12:00ak pasatxoan hasi dute Mikel Laboa plazatik kantu-jira. Gaurko hitzorduak berezitasunik izan du; begira irudi hauei. Ahots berriak batu zaizkio euskal kantutegiari errepaso bikaina ematen dion gaurko birari. Herriko gaztetxo talde bat kantu-liburuxka eskuan batu da taldera.

Belaunaldi gaztea eta heldua, biak ala biak giro ederrean aritu dira abesten.