#M28

Norbere bizilekua non, hauteslekua han

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 28a, 08:08

Kaleberrin, Kalezarren, Aginagan, Santuenean eta Zubietan kokatu dituzten hauteslekuak zabalik izango dira gaurko hauteskunde egun honetan, 9:00-20:00 artean.

Heldu da hilabeteotan hainbestetan iragarritako eguna; udal eta foru hauteskundeak ditugu gaur gurean, baita Zubietako Herri Batzarra berritzeko aukera ere.

Goizeko 9:00etan hasi eta arratsaldeko 20:00ak arte zabalik izango dira udalerrian barrena egokitu dituzten hauteslekuak. Kaleberrin Udarregi Ikastolan hiru mahai kokatuko dituzte, bi Kalezarko Haur Eskolan, mahai bana Aginagan eta Santuenean. Zubietan, aldiz, hiru izango dira egokituko dituzten hauteslekuak. Haietako bi udal eta foru hauteskundeetarako; bat, Usurbil aldean bizi diren zubietarrentzat Lanbide Eskolan, bigarrena Donostia aldean bizi diren zubietarrentzat Eskola Txikian.

Eta azkena, Herri Batzarra berritzeko hauteskunde egunerako baliatuko dutena, estreinakoz, Kaxkapen kokatuko dutena. Orain arte, Alamandegira joan behar izaten zuten zubietarrek. Aurtengoan, ordea, herrikide guztien irisgarritasuna bermatu asmoz Kaxkapen bozkatu ahalko da, gainerako hauteslekuen antzera, 9:00-20:00 artean.

Asteotan iragartzen joan garen moduan, hauteslekuei begira hiru berrikuntza aurtengoan; bat aipaturikoa, Zubietan, Alamandegin izan ordez Kaxkapen bozkatu beharko dutela Herri Batzarra berritzeko hauteskundeetan parte hartu nahi dutenek. Bigarrena, Udarregi ikastolan kokatuko dituztela berriz, aurreko deialdian, 2020ko uztaileko Eusko Legebiltzarreko bozketa egunean, osasun krisialdi betean ginen garaian Oiardo Kiroldegira lekuz aldatu zituzten mahaiak. Aldiz, egun hartan Aginagako eskolako psikomotrizitate gelara pasa zuten hauteslekua leku berean mantentzea erabaki dute aurtengoan.

Norbera non dagoen erroldatua, adi; horren arabera, mahai batera edo bestera joan beharko du bozkatzera.

 

Udalerria

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

Hauteslekuaren helbidea

USURBIL

01

001

 

A

A I

UDARREGI IKASTOLA, ERDIKO ARETOA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

001

 

B

J Z

UDARREGI IKASTOLA, ERDIKO ARETOA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

002

01

A

A Z

SANTUENEA KULTUR ELKARTEAREN EGOITZA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

01

002

02

B

A Z

AGINAGAKO HERRI IKASTETXEKO PSIKOMOTRIZITATE GELA

ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA)

USURBIL

01

003

01

A

A I

HAUR ESKOLAKO JANGELA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

01

B

J Z

HAUR ESKOLAKO JANGELA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

02

C

A Z

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA)

USURBIL

01

004

 

U

A Z

UDARREGI IKASTOLAKO ERDIKO ARETOA

GERNIKA IBILBIDEA 11

DONOSTIA

06

012

02

B

A Z

ZUBIETAKO ESKOLA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)