#M28

Hauteskunde egun honen jarraipena NOAUA!n

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 28a, 08:00

Maiatzaren 28an jazotakoaren berri emango dizuegu datozen orduotan.

Informazio asko hedatu eta jasoko den eguna dugu gaurkoa. Gurean, gogoan izan, udal eta foru hauteskundeak izango ditugu igande honetan, maiatzaren 28an, eta Zubietan baita Herri Batzarra berritzeko bozketa eguna ere.

Goizeko 9:00etan irekiko dituzte hauslekuak eta arratsaldeko 20:00ak arte izango dituzte zabalik. Egunean zehar, eguerdi partean eta arratsalde erdian bitan emango dira parte hartze datuen berri. Azkenik, zortzietan hauteslekuak itxi eta berehala hasiko den bozken zenbaketen ostean ezagutuko dira emaitzak.

Hauteskunde egun honen jarraipena egingo du NOAUA!k web orri honen nahiz sare sozialen bidez. Iluntzean, bozketa egun honetako emaitzen berri emango dizuegu.

Maiatzak 28, igandea
8:00 Mahaien osaketa.
9:00 Hauteslekuen irekiera.
14:00 Eguneko lehen parte hartze datuen berri.
18:00 Eguneko bigarren parte harte datuen berri.
20:00 Hauteslekuen itxiera.
Segidan, bozken zenbaketa eta emaitzak plazaratzea.