#M28

%35,28ko parte hartzea 14:00ak arte, %36,1ekoa izan zen duela lau urte

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 28a, 14:14

Ia puntu batean murriztu da parte hartzea, duela lau urte ordu berean erregistraturiko ehunekoarekin alderatuz gero.

Murrizketa txiki bat baino ez. Horixe irudikatu du ezagutzera eman berri dituzten gaurko udal hauteskundeotako lehen parte hartze datuek. 14:00ak arte bildutako datuen arabera, Usurbilen bozkatzera deituak zeuden herritarren %35,28ak jada hitza hartu du. Ordu berean, duela lau urteko, 2019ko udal hautekundeetan baino 0.82 puntuan gutxitu da parte hartzea. Orduko hartan, %36,1ekoa izan zen parte hartzea udalerri honetan. Zortzi urte atzera egingo bagenu, 2015eko deialdian %36,67koa izan zen parte hartzea.

Bistan denez, gutxinaka bada ere, murrizten joan da zortzi urteotan parte hartzea, ordu honen bueltan. Halere, tarte txikiz. %35-36an eutsi dio parte hartzeak udalerri honetan eguerdi partean, 2015az geroztik.

Murrizketa handiagoa Gipuzkoan
Ikuspegia zertxobait zabaltze aldera, Gipuzkoan nabarmenago murriztu da parte hartzea, 2.78 puntu. %35,67koa zenbatu dute gaur 14:00ak arte, %38,45ekoa, aldiz, duela lau urte. EAE-n %35,34ko parte hartzea erregistratu dute, duela lau urte %37,15ekoa izan zen, 1,81 puntu egin du beherantz. Nafarroan, aldiz 3,33 puntu gehitu da parte hartzea; %40,69koa erregistratu dute gaur 14:00etan, %37,36koa izan zen duela lau urte.

Gogoan izan, 20:00ak arte zabalik segiko dute udal eta foru hauteskundeotako nahiz Zubietako Herri Batzarra berritzeko hauteslekuek.


USURBIL, PARTE HARTZEA

  2023 2019 2015
14:00 %35,28, 1.724  boto %36,1, 1.717 boto %36,67
18:00   %51,22, 2.410 boto  
Parte hartzea guztira