#M28

Emaitzen araberako udalbatza berriaren osaera

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 28a, 22:41

Bozken %100 zenbatuta, bederatzi ordezkari izango ditu EHBilduk 2023-27 legealdian, hiru EAJ-PNV-k eta bakarra PSE-EEk. Alderdien hautagai-zerrendetako hurrenkera kontuan izanda, izen-abizenokin osatuko litzateke datozen lau urteotarako udalbatza berria.

Bozken zenbaketa amaituta, eta udal hauteskundeotara aurkeztu diren hautagai-zerrenden hurrenkera aintzakotzat hartuta, aldaketarik ez bada, segidan duzue nortzuk osatuko duten 2023-27 legealdirako udalbatza berria. Ekainaren 17an izango den kargu hartze ekitaldian izango dira segidan datozen udal ordezkariak.

Bistan denez, hainbat aurpegi berri izango ditu. Lau urteotan zinegotzi izan diren hainbatek kargua utziko dute, gehienek. Egin dezagun errepaso azkar bat.

Aurpegi berriak gehienak
EHBilduri dagokionez, alkatea eta zazpi zinegotzi izan ditu azken lau urteotan, ordezkari bat gehiago izango du ekainaren 17tik hasita 2027ra arte. Hiru ordezkariek soilik jarraituko dute legealdi berrian; Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak, Ainhoa Arrozpide Landa eta Oskar Santamaria Pikabea zinegotziek. Gainerako kideak aurpegi berriak ditugu: Jon Mikel Azpiazu Zubeldia, Xabat Beloki Segurola, Iratxe Begiristain Otegi, Xabier Aranburu Leiva, Joxe Mari Lizaso Azkonobieta eta Maialen Iñarra Arregi.

Aldaketak baita EAJ-PNV udal taldean. Orain arte lau ordezkari izan ditu, hiru izango ditu datorren legealdian. Josune Urkola Larrarte, Mirari Azurmendi Sorazu, Carlos Perez Frisoli eta Andoni Atxega San Sebastian laukoteak ordezkatu dute orain arte EAJ-PNV Usurbilgo Udalean. Haietatik Urkolak jarraituko du soilik, bi kide berriokin batera: alkategai gisa aurkeztu den Xabier Otxoa Muñoz eta Ivan Iriondo Axperekin batera.

Ordezkari aldaketa baita PSE-EE barruan ere. Patxi Suarez Perez izan da sozialisten bozeramailea 2019-23 legealdian. Astigarragako alkategai gisa aurkeztu da ordea gaurkoan. Aurrerantzean, Petra Romero Pozok ordezkatuko du.



2023-27 legealdiko udalbatza

Udal hauteskundeotara aurkeztu diren hautagai-zerrenden arabera, honako kideok osatuko dute datozen lau urteotarako udalbatza berria: 

EHBildu,  9 ordezkari:
1-Agurtzane Solaberrieta Mesa.
2-Jon Mikel Azpiazu Zubeldia.
3-Ainhoa Arrozpide Landa.
4-Xabat Beloki Segurola.
5-Iratxe Begiristain Otegi.
6-Xabier Aranburu Leiva.
7-Jose Maria Lizaso Azconobieta.
8-Oskar Santamaria Picabea.
9-Maialen Iñarra Arregi.

EAJ-PNV, 3 ordezkari
1-Xabier Otxoa Muñoz.
2-Ivan Iriondo Axpe.
3-
Josune Urkola Larrarte.


PSE-EE, ordezkari bat
1-
Petra Romero Pozo.


PP, 0 ordezkari


2019-23 legealdiko udalbatza
EHBildu, 8 ordezkari
1-Agurtzane Solaberrieta Mesa.
2-Beñat Larrañaga Urdanpilleta.
3-Lur Etxeberria Gurrutxaga.
4-Joxe Mari Iribar Zapirain.
5-Aroa Etxaburua Ugartemendia/Ainhoa Arrozpide Landa.
6-Luken Arkarazo Silva.
7-Oxkar Santamaria Pikabea.
8-Itziar Basterrika Unanue. 

EAJ-PNV, 4 ordezkari
1-Josune Urkola Larrarte.
2-
Mirari Azurmendi Sorazu.
3-Carlos Perez Frisoli.
4-Andoni Atxega San Sebastian. 

PSE-EE, ordezkari bat
1-Patxi Suarez Perez