#M28

%5,5 murriztu da parte hartzea, baina boto gehiago bildu dira gaurkoan

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 28a, 22:23

Eskualdean, Gipuzkoan edota EAE mailan bezala, Usurbilen ere gehitu egin da abstentzioa %5,5 egin du gora, duela lau urteko, 2019ko udal hauteskundeekin alderatuta. Parte hartzea murriztu arren, ordea, emandako boto kopurua duela lau urtekoa baino handiagoa izan da gaur.

Gaurko eguneko galdera ikur nagusietako bat zen parte hartzea zenbatekoa izango ote zen amaitu berri diren udal eta foru hauteskundeotan. Usurbilen %60,52ko parte hartzea sustatu dute udal hauteskundeek. Duela lau urteko datuekin alderatuta, %5,50 murriztu da parte hartzea. Goizetik arratsaldera, hazten joan da gaurko eta duela lau urteko hauteskundeetako parte hartzean izandako aldea. Halere, 2019an baino botu gehiago bildu dira hautetsontzietan; 2019an 2.937 boto jaso ziren, gaurkoan 2.957 boto.


 UDAL HAUTESKUNDEETAKO PARTE HARTZEA

  2023 2019
14:00 %35,28, 1.724  boto %36,1, 1.717 boto
18:00 %49,81, 2.434  boto %51,22, 2.410 boto
Parte hartzea guztira %60,52, 2.957 boto %66,02, 2.937 boto