#M28

Usurbil barne hartzen duen Donostialdeko foru hauteskundeetan ere EHBildu garaile, gehiengo osorik gabe

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 28a, 22:01

Usurbil kokatua dagoen Donostialdea eskualdeak Gipuzkoako Batzar Nagusietako 51 batzarkideetatik 17 hautatzea zegokion gaurko foru hauteskundeetan. EHBilduk eskuratu ditu gehien, sei, gehiengo osorik gabe halere. Gipuzkoa mailan ere gauza bera gertatu da. Koalizioak jaso du boto gehien, baina ez du gehiengo osorik eskuratu.

Gipuzkoako Batzar Nagusiak berritzeko gaur egin diren hauteskundeetan hitza hartzeko aukera izan dute baita usurbildarrek. Donostialdeko hautagai-zerrenden artean bat hautatu beharra zegoen. Usurbil eta udalerri gehiago biltzen dituen eskualde horretan zazpi eragile politiko edota koalizio aurkeztu dira. 

51 batzarkideek osatzen dituzte Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Donostialdeari 17 batzarkide hautatzea zegokion gaurkoan. Herrialde mailan gertatu den moduan, EHBildu nagusitu da eskualde honetan ere; 6 batzarkide eskuratu ditu (2019an baino bi gehiago), bost EAJ-PNVk (duela lau urte baino bat gutxiago), 3 PSE-EEk (2019an baino bat gutxiago), 2 PPk (duela lau urte baino bat gehiago) eta bakarra Elkarrekin Podemosek (2019an baino bat gutxiago). Hemen duzue emaitzen berri:

Donostialdeako emaitzak
Batzarkideak guztira: 17.
Parte hartzea: 114.111 boto, %59,30. 2019ko datuekin alderatuta, %5,91ko murrizketa.
Abstentzioa: 78.319, % 40,70.
Boto zuriak: 2.143, % 1,89.
Boto baliogabeak: 1.234, % 1,08.

EHBildu: 6 batzarkide (2019an baino bi gehiago), 33.753 boto, % 29,90.
EAJ-PNV: 5 batzarkide (2019an baino bat gutxiago), 33.443 boto, % 29,62.
PSE-EE: 3 batzarkide (2019an baino bat gutxiago), 20.427 boto, % 18,09.
PP: 2 batzarkide (2019an baino bat gehiago), 12.610 boto, % 11,17.
Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza/IU, Berdeak Equo, Alianza Verde: batzarkide bat (2019an baino bat gutxiago), 8.796 boto, % 7,79.
Aulki Zuriak: o batzarkide, 1.015 boto, % 0,89.
Stop: o batzarkide, 690 boto, % 0,61.
Zuriak: 2.143, % 1,89.



Emaitza orokorrak
Batzarkideak guztira: 51.
Parte hartzea: 333.123 boto,  %59,93. 2019ko datuekin alderatuta, %6,72ko murrizketa.
Abstentzioa: 222.730 (%40,07).
Boto zuriak: 5.941 (%1,80).
Boto baliogabeak: 4.097 (%1,23).

EHBildu: 22 batzarkide (2019an baino bost gehiago), 120.578 boto, % 36,64.
EAJ-PNV: 17 batzarkide (2019an baino hiru gutxiago), 105.437 boto, % 32,04.
PSE-EE (PSOE): 7 batzarkide (2019an baino bi gutxiago), 51.591 boto, % 15,67.
Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza/IU, Berdeak Equo, Alianza Verde: 2 batzarkide (2019an baino bi gutxiago), 21.283 boto, % 6,46.
PP: 3 batzarkide (2019an baino bi gehiago), 20.574 boto, % 6,25.
STOP: 0 batzarkide, 1.858 boto, % 0,56.
Aulki Zuriak: 0 batzarkide, 1.764 boto, % 0,53.
Zuriak: 5.941 boto, % 1,80.


Donostialdeak izango duen ordezkaritza Batzar Nagusietan

EHBILDU, 6 ordezkari:

1.    Maddalen Iriarte Okiñena.

2.    Luix Barinagarrementeria Olaizola.

3.    Eneritz Otamendi Goñi.

4.    Joxe mari Carrere Zabala.

5.    Nora Garcia Zaldua.

6.    Jon Martin Tejeria.

EAJ-PNV, 5 ordezkari:

1.    Xabier Ezeizabarrena Saenz.

2.    Saioa Bandres Moneo.

3.    Ianko Gamboa Sanz.

4.    Aitziber San Roman Abete.

5.    Markel Aranburu Bartau.

PSE-EE,  3 ordezkari:

1.    Susana Garcia Chueca.

2.    Jesus Maria Zaballos De Llanos.

3.    Maria Arritokieta Marañon Basarte.


PP, 2 ordezkari:
1.    Mikel Lezama Zubeldia.

2.    Jorge Mota Iglesias.

ELKARREKIN PODEMOS, EZKER ANITZA/IU, BERDEAK EQUO, ALIANZA VERDE (Podemos-Ezker Anitza/I-Berdeak Equo-Alianza Verde), ordezkari bat:
1.    María Victoria Eizaguirre Ballesteros.