Uda parterako ikastaro eskaintzan matrikulatzeko garaia

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 30a, 08:55

Datozen aste eta hilabeteei begirako ikastaro eskaintza handitzen doa uda garaia gerturatu ahala. Lerrootan dituzue orain arte bildu ahal izan ditugun trebakuntza saioen berri.

Kiroldegiko udako ikastaroetako izen-ematea
Ekainaren 4ra arte eman ahalko da izena online, galdetegi bat beteta. Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez, haur, gazte zein helduentzako eskaintza hauxe prestatu dute.

Aretoko jarduerak
Helduentzat: Spining, pilates, 3. adina, mantenu gimnasia.
Gazteentzat: Uda kirol (12-16 urte).
Haurrentzat: Kirol txokoak (LH1-6 bitartean), eskalada (LH1-3 bitartean) eta eskalada (LH4-6 bitartean).

Uretako jarduerak
Helduentzat: Hardunak (ur jarduerak eta pilates), hastapena, hobekuntza, errendimendua eta aquagym.
Igeriketa taldeak: Haurtxoak (0-1 urte), haurtxoak (2-3 urte), HH4, HH5, LH1, LH2 eta LH3.


Etumeta AEK
"Bizi euskara hurbiletik" aldarriaren bueltan plazaratu du Etumeta AEK euskaltegiak uda parterako antolatu den eskaintzaren berri:
-Euskara ikasi eta seme-alabekin euskaraz aritzeko familia barnetegiak: uztailak 3-14/17-28/uztailak 31-abuztuak 11.
-Euskaraz bizi eta azterketak prestatzeko euskara-eskolak eskainiko dituzten bi asteko barnetegiak.
-Online bidezko nahiz euskaltegietako ikastaroak: A1, A2, B1, B2, C1, C2 mailak.
Informazio gehiago, aek.eus atarian.


Sagarrondotik Sagardora

"Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak" saioa antolatu du Alkartasuna kooperatibak ekainaren 2an, 15:00-18:00 artean Potxoenean. Aitor Etxeandiak bideratuko du. Izena aldez aurretik eman beharko da, usurbilkultura.eus plataforman edo alkartasuna.eus atarian.

Furgobaratzaren lehen bisita
Ekainaren 5ean, 18:00-19:30 artean Agerreazpin kokaturiko Usurbilgo Baratze Parkean. Ohi den moduan, gai zehatzi bati buruzko azalpen eta aholkuak eskainiko ditu herritar ororentzat eta doan. Oraingo honetan “taomte landarean osasuntsu edukitzeko kontaun hartu beharrekoez jardungo dute (landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak…).

Autodefentsa feminista ikastaroa

Emagin elkarteak gidatutako ikastaroa ekaina hasierarako iragarri du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak. Herriko emakume guztiei zuzendua egongo da. Zehazkiago esanda, ekainaren 2an eta 3an izango dira saioak, ostiral arratsaldez (17:00-20:00) eta larunbat goizez (10:00-13:00) Potxoenean izango dira saioak, guztira sei orduko ikastaroa.

"Ikastaroarekin hainbat helburu lortu nahi dituzte: emakumeek indarkeriarekiko dituzten bizipenak konpartitu eta biltzea; elkar entzutea eta beldur eta emozio desberdinei buruz lasai hitz egiteko tartea izatea; erasoak identifikatzen ikastea eta indarkeriaren definizioa taldean lantzea; autodefentsaz hausnartu eta erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea; eta erantzun, alternatiba eta estrategia indibidualetan zein kolektiboetan sakontzea".  

Ikastarorako izena aurrez, maiatzaren 30a baino lehen eman beharko da bideotatik: 
parekidetasuna1@usurbil.eus
943 377 110


Kzgunera datozen ikastaroak

Maiatzean goizez zabalduko dute Usurbilgo Kzgunea, 9:00-13:00 artean. Hemen datozen ikastaroen berri:
-Ekainak 1-9, 16:000-18:00 "Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi".
-Ekainak 12-22, 16:00-18:00 "Google Aplikazioak zure Smartphonean".
Informazio gehiago hemen:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Jakin Jardunaldia
UEUren 51. udako ikastaroen baitako Jakin Jardunaldia antolatu dute ekainaren 22an eta 23an. Matrikulazio epea zabalik dago:
Izenburua:
"Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak".
Jardunaldi egunak: ekainak 22 eta 23.
Ordua: ekainaren 22an 9:00-17:30 artean eta ekainaren 23an 9:30-13:30 artean.
Ordu kopurua: 15.
Matrikulazio epea: maiatzak 8-ekainak 15.
Antolatzaileak: UEU, Jakin Fundazioa, Usurbilgo Udala.
Aurkezpena: "Nola aldatu dira Euskal Herriko mugimendu sozialak azken hamarkadetan? Ze egoeratan daude gaur egun? Eta pandemiak, nola erasan die gizarte mugimenduei? Belaunaldi berrien segida, militantzia-ereduaren bilakaera, mobilizaziorako eta ekintzarako praktikak eraberritzea... auzi asko aipatzen dira gizarte mugimenduen gaur egungo egoeraz eta erronkez aritzerakoan. Testuinguru berri horretan, nola antolatzen dira mugimenduetako kideak? Nola sortzen dira mugimendu berriak? Lehengo eta oraingo borrokak, betikoak eta berriak, nola josten dira? Ze elkargunetan, aliantzarako ze espaziotan, egiten dute bat mugimendu sozialek? Eta nolakoa da erakunde publikoekin duten harremana?2023ko Jakin jardunaldiak plaza eskaini nahi du elkarrekin pentsatzeko Euskal Herriko gizarte mugimenduek gaur egun non, nola, norekin eta zertarako egiten duten borroka".
Helburuak:
-Gaur egungo militantziari eta gizarte mugimenduei buruzko jakintza partekatzea.
-Euskal Herriko gizarte mugimenduen egoera eta erronkak ezagutzea.
-Erakunde publiko eta gizarte mugimenduen arteko harremanen inguruan hausnartzea.
-Mugimendu jakinetako kideak biltzea eta esperientziak elkarbanatzea.

Egitaraua:
Ekainak 22, osteguna
08:45 - 09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00 - 09:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
-Aitor Bengoetxea Alkorta, UEUko zuzendaria.
-Lorea Agirre Dorronsoro, Jakineko zuzendaria.
-Agurtzane Solaberrieta Mesa, Usurbilgo alkatea.
09:30 - 10:30 Hitzaldia: Gizarte mugimenduetatik komunitateak ehuntzen: premiazko bai, gatazkatsua ere bai.
-Marina Sagastizabal Yus (Soziologian doktorea, EHUko irakaslea).
-Ainara Santamaria Barinagarrementeria (Doktoregaia, Kazetaritzan lizentziatua).
10:30 - 11:00 Atsedenaldia.
11:00 - 13:00 Mahai-ingurua gizarte mugimenduko kideekin.
-Leo Bueriberi (EHko emakume migrante eta arrazializatuen sarea).
-Iraia de la Torre Landera (Hordago!).
-Mugimendu feministako kide bat.
13:00 - 15:00 Bazkalordua.
15:00 - 15:45 Hitzaldia: Gizarte mugimenduen eraldaketak: paradigma berri bateruntz?
-Txomin Poveda (Soziologian doktorea).
15:45 - 17:30 Mahai-ingurua gizarte mugimenduko kideekin:
Joanes Igeregi Santamaria (Sukar Horia talde ekologista)
Ana Mezo Basaras (EHko pentsiodunen mugimendua)
Aitzol Gil de San Vicente Pla (Xuti Gazte!)


Ekainak 23, ostirala
09:30 - 11:00 Herri mugimenduen eta instituzioen harremanaz.
-Julen Mendoza Perez (Zuzenbidean lizentziatua, aholkularia).
-Andere Ormazabal Gaston (Politika Zientzietan doktorea, EHUko irakaslea).
-Naiara Goia Imaz (ArantzazuLab).
11:00 - 11:30 Atsedenaldia.
11:30 - 12:15 Mahai-ingurua, eztabaida tartea.
-Julen Mendoza Perez (Zuzenbidean lizentziatua, aholkularia)
-Andere Ormazabal Gaston (Politika Zientzietan doktorea, EHUko irakaslea)
-Naiara Goia Imaz (ArantzazuLab)
12:30 - 13:30 Kultur ekitaldia.

Informazio gehiago ueu.eus atarian.