Infantil nesken futbol taldea txapeldunak

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 30a, 10:35
Argazkiak: Usurbil F.T.

Asteburuan Zarauzkoekin jokatutako final nagusia irabazi dute.

Denboraldi amaiera ezin gozoagoa bizi du Usurbil Futbol Taldeak. Asteburuan, infantil nesken taldeak final nagusia jokatzekoa zuen Orioko zelaian. Zarautz zuten aurkari. Emozio handiko partida izan zen. Bana berdindu zuten, eta penaltietan erabaki zen garaipena. Usurbilgoak txapeldun azkenean penaltietan. Zorionak!

Infantil mutilek astebete lehenago jokatu zuten, bestalde, haien txapelketako final nagusia, Haranetik kanpo, Arrasaten. Bertakoak izan zituzten aurkari. Txapeldunorde amaitu zuten partida. Zorionak!