#M28

Hautesleku guztietan nagusitu zen EHBildu

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 30a, 14:06

Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan kokatu ziren hautesleku bakoitzean izandako emaitzen berri duzue lerrootan.

Usurbilgo udalerrian zortzi hautesleku kokatu zituzten iragan igandeko, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan. Hiru mahai egokitu zituzten Udarregi ikastolako eraikin gorriko erdiko aretoan, beste bi Kalezarko Haur Eskolan, bat Aginagako Eskolako psikomotrizitate gelan, beste bat Santuenea auzo elkartearen egoitzan eta azkena, Zubietan dagoen Lanbide Eskolan. 

Hauei beste bi gune erantsi behar zaizkie; bat Donostia aldean bizi diren zubietarrentzat Eskola Txikian zabaldu zuten hauteslekua, eta azkena, Herri Batzarra berritzeko hauteskundeetarako Kaxkapen zabaldu zutena. Azken bi hauteslekuok kenduta, gainerako zortzietan udal eta foru hauteskundeetan izandako emaitzak dituzue ondoko bi tauletan. 

Boto gehiago udal hauteskundeetan
Bi deialdiotako hautesleku guztietan EHBildu nagusitu zen iragan igandean. Zenbait mahaietan, bigarren indar bozkatuena izan zen EAJk jasotako babesa bikoiztu edota hirukoiztera ere heldu zen koalizioa, parte hartzea %5,5 murriztu arren. 

Lau izan ziren udal hauteskundeetan lehiatu ziren eragile politikoak, zazpi aldiz, Batzar Nagusietako deialdian. Kasu honetan, bozka kopuruan zertxobait behera egin zuten Usurbilgo udalbatzan ordezkaritza duten hiru talde politikoek. Elkarrekin Podemosek eta bere aliantzako kideek nahiz Aulki Zuriak-ek udal hauteskundeetan jaso ez dituzten zenbait boto jaso zituzten Batzar Nagusiak berritzeko deialdian.

UDAL HAUTESKUNDEAK 2023-05-28            
                 
Mahaia Hautesleak Boto-emaileak Zuriak Baliogabeak EH BILDU PP PSE-EE EAJ-PNV
01-01-A (Udarregi ikastola) 894 578 12 14 379 12 35 126
01-01-B (Udarregi ikastola) 827 503 16 5 317 8 36 121
01-04-U (Udarregi ikastola) 578 355 6 6 210 4 36 93
01-02-A (Santuenea) 461 242 6 6 122 4 36 68
01-02-B (Aginaga) 348 196 12 4 103 3 3 71
01-03-A (Kalezar) 684 414 17 1 256 7 36 97
01-03-B (Kalezar) 706 438 15 5 254 9 47 108
01-03-C (Zubieta) 388 232 9 3 130 9 7 73
  4886 2958 93 44 1771 56 236 757
                 
Parte-hartzea: 60,54 %              



BATZAR NAGUSIETARAKO HAUTESKUNDEAK 2023-05-28              
                       
Mahaia Hautesleak Boto-emaileak Zuriak Baliogabeak EH BILDU PP PSE-EE EAJ-PNV ELKARREKIN-PODEMOS EB-AZ STOP
01-01-A (Udarregi ikastola) 891 577 7 7 363 12 33 121 31 2 1
01-01-B (Udarregi ikastola) 825 504 6 9 302 9 35 108 28 2 5
01-04-U (Udarregi ikastola) 578 353 3 3 215 5 30 73 20 2 2
01-02-A (Santuenea) 459 243 3 6 115 3 30 64 21 1 0
01-02-B (Aginaga) 348 197 5 4 100 1 2 71 5 8 1
01-03-A (Kalezar) 684 417 5 0 260 9 42 88 12 1 0
01-03-B (Kalezar) 703 436 7 3 262 12 39 97 14 1 1
01-03-C (Zubieta) 388 232 5 4 127 7 13 70 3 1 2
  4876 2959 41 36 1744 58 224 692 134 18 12
                       
Parte-hartzea 60,68 %