2023/06/10 12:00-13:00

Irteera

"Usurbil Museo Irekia" bisita gidatua

"Usurbil Museo Irekia" bisita gidatua
Sutegi, Usurbil

Ordua: 12:00-13:00.
Tokia: Sutegi.
Zehaztasunak: "Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora eta begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan… Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak non nahi izango dituzu zure begiradaren zain.  Gida baten laguntzaz ezagutu ahalko dituzu artelan hauek guztiak ordubeteko bisita gidatuan".
Izen-ematea: 3 eurotan (18 urtetik beherakoek doan), 650usurbilbizi.eus atarian.
Informazio gehiago: 650usurbilbizi.eus 
Antolatzailea: 650 Usurbil Bizi.