2023/06/17 11:00-13:00

Irteera

"Usurbil Museo Irekia" bisita gidatua, Zumeta Arte Estudioraino

"Usurbil Museo Irekia" bisita gidatua, Zumeta Arte Estudioraino
Sutegi, Usurbil

Ordua: 11:00-13:00.
Tokia: Sutegi.
Zehaztasunak: "Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora eta begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan… Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak non nahi izango dituzu zure begiradaren zain.  Gida baten laguntzaz ezagutu ahalko dituzu artelan hauek guztiak ordubeteko bisita gidatuan". Oraingo honetan, "bisita gidatuarekin batera, Zumeta Arte Estudioa bisitatzeko aukera izango da". 
Izen-ematea: 5 eurotan (18 urtetik beherakoek doan), 650usurbilbizi.eus atarian.
Gehienezko bisita kopurua: 14.
Informazio gehiago: 650usurbilbizi.eus 
Antolatzailea: 650 Usurbil Bizi.