Pelexen "Hotsez Hots 2.0" erakusketa, ostiraletik aurrera

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 31a, 09:54

Ekainaren 2an 19:00etan irekiko dute Jose Luis Elexpe "Pelex" herrikidearen erakusketa Sutegin. Txalapartaren garapenari buruz duela hamar urteko "Hotsez hots" bildumaren jarraipena izango da honako hau.

“Ttakun ttakun herrena. Ttan ttukuttun ‘Hotsez hots’-en 10. urteurrena. Ttan ttakattan hamarkada baten ondoren datorrena. Ttan tturrukuttun ‘Hotsez hots 2.0’ du bere izena”. Txalapartaren garapenari buruz duela hamar urte egindako erakusketa moldatu du Jose Luis Elexpe "Pelex" herrikideak. Ostiraletik, ekainaren 2tik aurrera ikusgai jarriko du Sutegin hilaren 25era arte.

Jose Luis Elexpe "Pelex"-en erakusketa
Epea:
ekainak 2-25.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00.
Larunbatetan: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
Irekiera: ekainaren 2an, 19:00etan.

Zehaztasunak: "Jose Luis Elexpe ‘Pelex’ artistak ‘Hotsez Hots 2.0’ erakusketa jarriko du ikusgai Sutegi Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Txalapartaren garapenaren inguruan sortutako erakusketa da. “Ttakun ttakun herrena. Ttan ttukuttun ‘Hotsez hots’-en 10. urteurrena. Ttan ttakattan hamarkada baten ondoren datorrena. Ttan tturrukuttun ‘Hotsez hots 2.0’ du bere izena”. Hala aurkeztu du artistak bere lana. Aurretik egindako ‘Hotsez hots’ erakusketaren jarraipena edo moldaketa da, margolanez eta eskulturez osatutakoa. Material ezberdinak erabili ditu lanetarako, tartean, egurra, aluminioa, zinka edota sarea, eta koloreek presentzia handia dute.

Euskal tradizioko hamaika zur-lanketa egindakoa da Pelex, artistak katalogoan azaldu duenez, “beti ere forma, estilo eta material berrien bilatze eta esperimentazioarekin uztartuz”. Eskultura-ikastaroa egin zuen 1998an Parisen, eta arte-buztinaren modelatuari buruzko ikastaroa Antonio Oteizarekin, 2006an. 201ean, UNESCOren artista profesionaleko agiria jaso zuen. Gaur egun Legution bizi da. 90. hamarkada amaieratik, hainbat erakusketa egin ditu, taldean zein bakarka".