Udarregi, Ikastola Egunari begira

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 1a, 09:23

Ekainaren 10ean ospatuko duten Ikastola Eguneko ekimenak iragarri ditu Udarregik.

2022-23 ikasturtea agurtzeko prest da Udarregi, ohi bezala, bertako komunitatea biltzen duen Ikastolaren Egunarekin. Aurtengo jaialdia, ekainaren 10erako iragarri dute. Bezperan, ohi bezala, txokolate jana eta DJ Mendi girotzen hasteko. Hilaren 10ean ekintza gehienak. Goiz partean, ikasleentzako jolasak. Bazkaria gero Usurbilgo frontoian. Bazkalosteko girotzean berrikuntza nabarmen bat; orain arte otordu herrikoiaren aurretik egiten zuten ikasleen musika emanaldia, oraingoan, arratsaldean egingo dute. Ostolaza eta Narbaiza trikitilariek borobilduko dute eguna.

Adi, bazkaritarako txartelak erosteko ekainaren 5era arteko epea duzue, ikastolako idazkaritzan. Bi menu prestatuko ditu Hurbilago elkarteak; bat haurrentzat, bestea helduentzat. Bazkari horren harira, zenbait ohar plazaratu ditu antolakuntzak. Batetik, "alergiaren bat izanez gero, txartela erosteko garaian, bertan jakinarazi". Horrez gain, "LH1etik aurrera ikasleak beraien taldearekin esertzeko aukera izango dute, hau ere tiketa erosterakoan adierazi behar da".

Goizez
Ikastola Egunarekin batera, ikasturte amaiera ate joka dute ikastolan. Ekainaren 21ean murgilduko dira ikasleak udako oporraldi luzean. Aurrez, goizez baino ez dituzte izango klaseak HH eta LH-koek datorren astelehenetik, ekainaren 5etik hilaren 21era; 9:00etan hasi eta 12:30etan amaituko dituzte saioak. DBHkoen kasuan, Udarregitik aditzera eman dutenez, "ekainaren 1etik 13ra (biak barne) lanaldi jarraia izango dute 14:30ak arte eta ekainaren 14tik 21era 8:25etik 12:30era".

Ikastola Eguna
Ekainak 9, ostirala
17:00 Txokolate jana.
18:00 Dj Mendi Askatasuna plazan.

Ekainak 10, larunbata
Goizean zehar, LH eta DBHkoen jolasak.
14:00 Ikastolako bazkaria frontoian. Txartelak ekainaren 5era arte ikastolako idazkaritzan salgai.
17:00 Ikasleen musika emanaldia eta Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak.
-Ikasleen menua: makarroiak tomatearekin, oilaskoa, izozkia, ogia eta ura. Prezioa: 10 euro.
-Helduen menua: entsalada, oilaskoa, tarta, ogia, sagardoa/ardoa/ura, kafea eta pattarra. Prezioa: 16 euro.

Ekainak 14, asteazkena
09:30  "Agenda 30" ikasleen aurkezpena Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan.

Antolatzaileak: Udarregi ikastola eta Hitz Aho guraso elkartea.