Rudy margolariaren erakusketa Artzabalen

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 1a, 14:35

Olio-bilduma bat jarri du erakusgai Artzabal Jatetxean Rudy margolari nafarrak. Erakusketak, guztira, duela gutxi egindako 10 lan biltzen ditu eta gaurtik uztailaren 31 arte egongo da ikusgai.

Bidasoatik Oriara izenburua duen erakusketak plasma-olioaren teknika erakusten du, batik bat. Beste teknika batzuk ere lantzen ditu margolari beratarrak, hala nola, gel tintaz egindako marrazkiak edo abstrakzio geometrikoak. Estilo errealista du ezaugarri eta diziplina horren barruan, Lapurdiko, Gipuzkoako edo Nafarroako paisaiak. Taula eta mihiseen gainean sortutakoak dira lanak.

 

80 erakusketa baino gehiagok bermatzen dute margolariaren ibilbide artistikoa. Informazio gehiagorako: www.rudyarte.com.