DYAkoen karpa gaur Mikel Laboa plazan

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 2a, 07:09

"Bihotz-Biriken Suspertze" ariketa egiteko tailerra iragarri du Gipuzkoako DYAk ostiral honetarako Usurbilen. Gogoan izan, bide batez, astebururako iragarriak zeuden bi ikastaro bertan behera geratu direla.

DYA-ren "Bihotz-Biriken Suspertze" Eguna
Aurreko urteen antzera, "Bihotz Biriken Suspertze" teknika ikasi eta gai honi buruzko sentsibilizazioa sustatzeko Gipuzkoako DYA-k postua jarriko du ostiral honetan, ekainaren 2an, 17:00-20:00 artean Mikel Laboa plazan. "Ekainaren 1ean, asteazkenean, eta “Zure eskuek bizitza bat salba dezakete” lemapean, DYAk berriro “BBS/RCP eguna” ospatuko du. Sentsibilizazio-kanpaina honekin Bihotz-Biriken Geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantzia gogorarazi nahi dugu.

Gainera, Bihotz-Biriken Suspertzearen (BBS/RCP) teknika oso erraza da —ikasteko 10 minutu baino ez dira behar, nahiz eta aurretiko osasun formakuntzarik ez izan—, eta edozein pertsonaren eskura dago, bere adina edozein dela ere.

Teknika hauek zein errazak diren erakusteko, probintziako hainbat puntutan stand-ak jarriko ditugu, nahi duenak suspertzearen oinarrizko teknikak DOAN ikasi ahal izateko.

Parte hartzera anima zaitez! Eta era berean lagun iezaguzu mezu hau zabaltzen zure lagunei, familiarteko, edo lankideei Youtuben DYAko kanalean jarri dugun bideoa helaraziz. Guztien artean bizitza asko salbatu ditzazkegu".


Sagarrondotik Sagardora ikastaroko saioa, bertan behera
"Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak" saioa antolatua zuen Alkartasuna kooperatibak ostiral honetan, ekainaren 2an, 15:00-18:00 artean Potxoenean. Aitor Etxeandiak bideratzekoa zuen. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, ordea, bertan behera geratu da saioa. Uztailean izango da hurrengo ikastaroa.

Autodefentsa feminista ikastaroa, bertan behera

Emagin elkarteak gidatutako ikastaroa ekaina hasierarako iragarria zuen Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak. Herriko emakume guztiei zuzendua zegoen bi eguneko hitzordua ere bertan behera geratu dela ohartarazi du antolakuntzak. 

Ikastaroarekin hainbat helburu lortu nahi zituzten: "emakumeek indarkeriarekiko dituzten bizipenak konpartitu eta biltzea; elkar entzutea eta beldur eta emozio desberdinei buruz lasai hitz egiteko tartea izatea; erasoak identifikatzen ikastea eta indarkeriaren definizioa taldean lantzea; autodefentsaz hausnartu eta erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea; eta erantzun, alternatiba eta estrategia indibidualetan zein kolektiboetan sakontzea".  

Kiroldegiko udako ikastaroetako izen-ematea
Ekainaren 4ra arte eman ahalko da izena online, galdetegi bat beteta. Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez, haur, gazte zein helduentzako eskaintza hauxe prestatu dute.

Aretoko jarduerak
Helduentzat: Spining, pilates, 3. adina, mantenu gimnasia.
Gazteentzat: Uda kirol (12-16 urte).
Haurrentzat: Kirol txokoak (LH1-6 bitartean), eskalada (LH1-3 bitartean) eta eskalada (LH4-6 bitartean).

Uretako jarduerak
Helduentzat: Hardunak (ur jarduerak eta pilates), hastapena, hobekuntza, errendimendua eta aquagym.
Igeriketa taldeak: Haurtxoak (0-1 urte), haurtxoak (2-3 urte), HH4, HH5, LH1, LH2 eta LH3.


Etumeta AEK
"Bizi euskara hurbiletik" aldarriaren bueltan plazaratu du Etumeta AEK euskaltegiak uda parterako antolatu den eskaintzaren berri:
-Euskara ikasi eta seme-alabekin euskaraz aritzeko familia barnetegiak: uztailak 3-14/17-28/uztailak 31-abuztuak 11.
-Euskaraz bizi eta azterketak prestatzeko euskara-eskolak eskainiko dituzten bi asteko barnetegiak.
-Online bidezko nahiz euskaltegietako ikastaroak: A1, A2, B1, B2, C1, C2 mailak.
Informazio gehiago, aek.eus atarian.

Datorren 2023-24 ikasturterako aurrematrikulazio epea zabaldu dutela ere aditzera eman du AEK-k, ekainaren 28ra arte. Informazio gehiago aek.eus atarian.


Furgobaratzaren lehen bisita
Ekainaren 5ean, 18:00-19:30 artean Agerreazpin kokaturiko Usurbilgo Baratze Parkean. Ohi den moduan, gai zehatzi bati buruzko azalpen eta aholkuak eskainiko ditu herritar ororentzat eta doan. Oraingo honetan “tomate landarean osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoez jardungo dute (landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak…).

Kzgunera datozen ikastaroak
Maiatzean goizez zabalduko dute Usurbilgo Kzgunea, 9:00-13:00 artean. Hemen datozen ikastaroen berri:
-Ekainak 1-9, 16:000-18:00 "Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi".
-Ekainak 12-22, 16:00-18:00 "Google Aplikazioak zure Smartphonean".
Informazio gehiago hemen:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Jakin Jardunaldia
UEUren 51. udako ikastaroen baitako Jakin Jardunaldia antolatu dute ekainaren 22an eta 23an. Matrikulazio epea zabalik dago:
Izenburua:
"Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak".
Jardunaldi egunak: ekainak 22 eta 23.
Ordua: ekainaren 22an 9:00-17:30 artean eta ekainaren 23an 9:30-13:30 artean.
Ordu kopurua: 15.
Matrikulazio epea: maiatzak 8-ekainak 15.
Antolatzaileak: UEU, Jakin Fundazioa, Usurbilgo Udala.
Aurkezpena: "Nola aldatu dira Euskal Herriko mugimendu sozialak azken hamarkadetan? Ze egoeratan daude gaur egun? Eta pandemiak, nola erasan die gizarte mugimenduei? Belaunaldi berrien segida, militantzia-ereduaren bilakaera, mobilizaziorako eta ekintzarako praktikak eraberritzea... auzi asko aipatzen dira gizarte mugimenduen gaur egungo egoeraz eta erronkez aritzerakoan. Testuinguru berri horretan, nola antolatzen dira mugimenduetako kideak? Nola sortzen dira mugimendu berriak? Lehengo eta oraingo borrokak, betikoak eta berriak, nola josten dira? Ze elkargunetan, aliantzarako ze espaziotan, egiten dute bat mugimendu sozialek? Eta nolakoa da erakunde publikoekin duten harremana?2023ko Jakin jardunaldiak plaza eskaini nahi du elkarrekin pentsatzeko Euskal Herriko gizarte mugimenduek gaur egun non, nola, norekin eta zertarako egiten duten borroka".
Helburuak:
-Gaur egungo militantziari eta gizarte mugimenduei buruzko jakintza partekatzea.
-Euskal Herriko gizarte mugimenduen egoera eta erronkak ezagutzea.
-Erakunde publiko eta gizarte mugimenduen arteko harremanen inguruan hausnartzea.
-Mugimendu jakinetako kideak biltzea eta esperientziak elkarbanatzea.

Egitaraua:
Ekainak 22, osteguna
08:45 - 09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00 - 09:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
-Aitor Bengoetxea Alkorta, UEUko zuzendaria.
-Lorea Agirre Dorronsoro, Jakineko zuzendaria.
-Agurtzane Solaberrieta Mesa, Usurbilgo alkatea.
09:30 - 10:30 Hitzaldia: Gizarte mugimenduetatik komunitateak ehuntzen: premiazko bai, gatazkatsua ere bai.
-Marina Sagastizabal Yus (Soziologian doktorea, EHUko irakaslea).
-Ainara Santamaria Barinagarrementeria (Doktoregaia, Kazetaritzan lizentziatua).
10:30 - 11:00 Atsedenaldia.
11:00 - 13:00 Mahai-ingurua gizarte mugimenduko kideekin.
-Leo Bueriberi (EHko emakume migrante eta arrazializatuen sarea).
-Iraia de la Torre Landera (Hordago!).
-Mugimendu feministako kide bat.
13:00 - 15:00 Bazkalordua.
15:00 - 15:45 Hitzaldia: Gizarte mugimenduen eraldaketak: paradigma berri bateruntz?
-Txomin Poveda (Soziologian doktorea).
15:45 - 17:30 Mahai-ingurua gizarte mugimenduko kideekin:
Joanes Igeregi Santamaria (Sukar Horia talde ekologista)
Ana Mezo Basaras (EHko pentsiodunen mugimendua)
Aitzol Gil de San Vicente Pla (Xuti Gazte!)


Ekainak 23, ostirala
09:30 - 11:00 Herri mugimenduen eta instituzioen harremanaz.
-Julen Mendoza Perez (Zuzenbidean lizentziatua, aholkularia).
-Andere Ormazabal Gaston (Politika Zientzietan doktorea, EHUko irakaslea).
-Naiara Goia Imaz (ArantzazuLab).
11:00 - 11:30 Atsedenaldia.
11:30 - 12:15 Mahai-ingurua, eztabaida tartea.
-Julen Mendoza Perez (Zuzenbidean lizentziatua, aholkularia)
-Andere Ormazabal Gaston (Politika Zientzietan doktorea, EHUko irakaslea)
-Naiara Goia Imaz (ArantzazuLab)
12:30 - 13:30 Kultur ekitaldia.

Informazio gehiago ueu.eus atarian.