Furgobaratza gaur Baratze Parkean

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 5a, 08:06

Tomate landareari buruzko aholkuak jasotzeko aukera eskainiko du doan, astelehen honetan Furgobaratzak Baratze Parkera egingo duen bisitan. Hurrengo asteotan bueltan izango da.

Furgobaratzaren lehen bisita
Astelehen honetan, ekainaren 5ean, 18:00-19:30 artean Agerreazpin kokaturiko Usurbilgo Baratze Parkean. Ohi den moduan, gai zehatz bati buruzko azalpen eta aholkuak eskainiko ditu herritar ororentzat eta doan. Oraingo honetan, “tomate landarean osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoez jardungo dute (landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak…)".

Hilabete honi dagokionean, ez da izango Furgobaratzak udal baratze parkera egingo duen bisita bakarra. Hilaren 29an bueltan etorriko da. "Gaixotasun eta izurriak" hizpide dituen tailerra eskainiko dute doan, herrikide ororentzat.

Azkenik, irailaren 28an, "Haziak jaso eta hazitegia egin" izeneko tailerra eskainiko dute doan baita, herrikide ororentzat.

Etumeta AEK
"Bizi euskara hurbiletik" aldarriaren bueltan plazaratu du Etumeta AEK euskaltegiak uda parterako antolatu den eskaintzaren berri:
-Euskara ikasi eta seme-alabekin euskaraz aritzeko familia barnetegiak: uztailak 3-14/17-28/uztailak 31-abuztuak 11.
-Euskaraz bizi eta azterketak prestatzeko euskara-eskolak eskainiko dituzten bi asteko barnetegiak.
-Online bidezko nahiz euskaltegietako ikastaroak: A1, A2, B1, B2, C1, C2 mailak.
Informazio gehiago, aek.eus atarian.

Datorren 2023-24 ikasturterako aurrematrikulazio epea zabaldu dutela ere aditzera eman du AEK-k, ekainaren 28ra arte. Informazio gehiago aek.eus atarian.

Kzgunera datozen ikastaroak
Hilabete honetan arratsaldez zabalduko dute Usurbilgo Kzgunea, 16:00-20:00 artean. Hemen datozen ikastaroen berri:
-Ekainak 12-22, 16:00-18:00 "Google Aplikazioak zure Smartphonean".
Informazio gehiago hemen:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Jakin Jardunaldia
UEUren 51. udako ikastaroen baitako Jakin Jardunaldia antolatu dute ekainaren 22an eta 23an. Matrikulazio epea zabalik dago:
Izenburua:
"Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak".
Jardunaldi egunak: ekainak 22 eta 23.
Ordua: ekainaren 22an 9:00-17:30 artean eta ekainaren 23an 9:30-13:30 artean.
Ordu kopurua: 15.
Matrikulazio epea: maiatzak 8-ekainak 15.
Antolatzaileak: UEU, Jakin Fundazioa, Usurbilgo Udala.
Aurkezpena: "Nola aldatu dira Euskal Herriko mugimendu sozialak azken hamarkadetan? Ze egoeratan daude gaur egun? Eta pandemiak, nola erasan die gizarte mugimenduei? Belaunaldi berrien segida, militantzia-ereduaren bilakaera, mobilizaziorako eta ekintzarako praktikak eraberritzea... auzi asko aipatzen dira gizarte mugimenduen gaur egungo egoeraz eta erronkez aritzerakoan. Testuinguru berri horretan, nola antolatzen dira mugimenduetako kideak? Nola sortzen dira mugimendu berriak? Lehengo eta oraingo borrokak, betikoak eta berriak, nola josten dira? Ze elkargunetan, aliantzarako ze espaziotan, egiten dute bat mugimendu sozialek? Eta nolakoa da erakunde publikoekin duten harremana?2023ko Jakin jardunaldiak plaza eskaini nahi du elkarrekin pentsatzeko Euskal Herriko gizarte mugimenduek gaur egun non, nola, norekin eta zertarako egiten duten borroka".
Helburuak:
-Gaur egungo militantziari eta gizarte mugimenduei buruzko jakintza partekatzea.
-Euskal Herriko gizarte mugimenduen egoera eta erronkak ezagutzea.
-Erakunde publiko eta gizarte mugimenduen arteko harremanen inguruan hausnartzea.
-Mugimendu jakinetako kideak biltzea eta esperientziak elkarbanatzea.

Egitaraua:
Ekainak 22, osteguna
08:45 - 09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00 - 09:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
-Aitor Bengoetxea Alkorta, UEUko zuzendaria.
-Lorea Agirre Dorronsoro, Jakineko zuzendaria.
-Agurtzane Solaberrieta Mesa, Usurbilgo alkatea.
09:30 - 10:30 Hitzaldia: Gizarte mugimenduetatik komunitateak ehuntzen: premiazko bai, gatazkatsua ere bai.
-Marina Sagastizabal Yus (Soziologian doktorea, EHUko irakaslea).
-Ainara Santamaria Barinagarrementeria (Doktoregaia, Kazetaritzan lizentziatua).
10:30 - 11:00 Atsedenaldia.
11:00 - 13:00 Mahai-ingurua gizarte mugimenduko kideekin.
-Leo Bueriberi (EHko emakume migrante eta arrazializatuen sarea).
-Iraia de la Torre Landera (Hordago!).
-Mugimendu feministako kide bat.
13:00 - 15:00 Bazkalordua.
15:00 - 15:45 Hitzaldia: Gizarte mugimenduen eraldaketak: paradigma berri bateruntz?
-Txomin Poveda (Soziologian doktorea).
15:45 - 17:30 Mahai-ingurua gizarte mugimenduko kideekin:
Joanes Igeregi Santamaria (Sukar Horia talde ekologista)
Ana Mezo Basaras (EHko pentsiodunen mugimendua)
Aitzol Gil de San Vicente Pla (Xuti Gazte!)


Ekainak 23, ostirala
09:30 - 11:00 Herri mugimenduen eta instituzioen harremanaz.
-Julen Mendoza Perez (Zuzenbidean lizentziatua, aholkularia).
-Andere Ormazabal Gaston (Politika Zientzietan doktorea, EHUko irakaslea).
-Naiara Goia Imaz (ArantzazuLab).
11:00 - 11:30 Atsedenaldia.
11:30 - 12:15 Mahai-ingurua, eztabaida tartea.
-Julen Mendoza Perez (Zuzenbidean lizentziatua, aholkularia)
-Andere Ormazabal Gaston (Politika Zientzietan doktorea, EHUko irakaslea)
-Naiara Goia Imaz (ArantzazuLab)
12:30 - 13:30 Kultur ekitaldia.

Informazio gehiago ueu.eus atarian.