#U23

Posta bidez bozkatzea eskatu eta hauteslekuen zerrenda eta errolda kontsultatzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 5a, 09:04

Uztailaren 23ko Espainiako Gorteak berritzeko hauteskundeetako prestaketa lanak martxan dira.

Hauteskunde prozesu betean gara berriz iragan astetik. Gogoan izan, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen biharamunean, Espainiako Gorteak berritzeko deialdia egin zuen Pedro Sanchez presidenteak uztailaren 23rako; Madrilgo Diputatuen Kongresua eta Senatua hain zuzen.

Iragarpenak egin bezain laster jarri zituzten martxan prestaketa lanak. Batetik, posta bidez bozkatzea eskatzeko epea zabalik da. Ohi bezala, eskaera Correoseko bulegoan egin beharko da. Inprimakia bertan edo Espainiako Gobernuaren webgunean eskuratu ahalko da. Horrekin batera, gaurtik, ekainaren 5etik 12ra norbera non dagoen erroldatua kontsultatu ahalko da udaletxean. Astebeteko tarte horretan, gainera, alegazioak egiteko tartea egongo da.

Bederatzi hautesleku
Bestalde, astelehen honetako, ekainaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak Estatistikako Institutu Nazionalaren "Hauteskundeetako Sekzio, Hauteskunde-Mahai eta Hauteslekuen behin-behineko" zerrenda argitaratu du. Aurreko, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetakoekin alderatuta, ez dago aldaketarik.

Guztira, zortzi hautesleku irekiko dituzte. Haietatik hiru mahai Udarregi ikastolako erdiko aretoan, beste bi Kalezarko Haur Eskolan, mahai bana Aginagako eskolan eta Santueneako auzo elkartearen egoitzan eta azkena, Zubietako Lanbide Eskolan Usurbil aldean bizi diren zubietarrentzat. Donostia aldean bizi diren zubietarrentzako bederatzigarren hauteslekua Eskola Txikian kokatuko dute. Segidan duzue gune hauen guztien zerrenda.

Hauteslekuen zerrenda

Udalerria

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

Hauteslekuaren helbidea

USURBIL

01

001

 

A

A I

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

001

 

B

J Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

002

01

A

A Z

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

01

002

02

B

A Z

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA)

USURBIL

01

003

01

A

A I

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

01

B

J Z

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

02

C

A Z

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA)

USURBIL

01

004

 

U

A Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

DONOSTIA

06

012

02

B

A Z

ZUBIETAKO ESKOLA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)