Literaturari lotutako bi hitzordu aste hasiera honetan

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 5a, 08:07

Sutegi udal liburutegiak asteotako literatura solasaldien zikloa borobilduko du asteartean. Biharamunean, Etumeta AEK euskaltegiak estreinakoz antolaturiko literatura lehiaketako sariak banatuko dituzte.

Txani Rodriguezekin solasean
Azken asteotan antolatu duen hitzorduen zikloa borobiltzeko solasaldia antolatu du Sutegi udal liburutegiak astearte honetarako, ekainaren 6rako, 19:00etan. Gaztelerazko solasaldia izango da. Txani Rodriguezen "Los últimos románticos" (Seix Barral) liburua aztertuko dute egilearekin berarekin.

1. Etumeta literatura lehiaketaren sari banaketa
Biharamunean, Etumeta AEK euskaltegiak urte hasieran antolaturiko literatura lehiaketaren sariak banatuko ditu, ekainaren 7an arratsaldeko 18:00etan Txiribogan. "Idazle guztiok zaudete gonbidatuta, baita gainerako herritar eta kuxkuxerook ere, noski".

Etumeta AEK euskaltegiak iragarritako lehiaketa berri honetako oinarriei erreparatuta, sariok banatuko dituzte: 250 euro txapeldunarentzat, 50 euro aipamena merezi duen sortze lanarentzat eta oroigarri bana parte hartzaile guztiei. 

Etumeta AEK euskaltegiaren berri bideotatik jaso dezakezue:
https://blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek/bukatu-da-epea
607 609 379