Michelin greban

Hitzarmen duinaren aldeko borroka herriratu du Michelingo langileen manifestazio jendetsuak

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 5a, 19:54

Michelin geratu duen greba egun honetan, lan hitzarmen duin bat galdegiteko kalera irten dira langileak. Manifestazio jendetsua egin dute astelehen arratsalde honetan Lasarte-Oriako kaleetan barrena.

Lanerako jantziekin irten dira, etorkizun duinago baten eske. Laugarren greba eguna zuten gaurkoa Michelingo beharginek, azkena eta lantegia geratu dute goizean goizetik. Arratsaldean, bermeak dituen lan hitzarmena exijitzeko mobilizazioa egin dute Lasarte-Oriako kaleetan barrena. Manifestazio jendetsuak zeharkatu ditu udalerri honen erdiguneko kaleak. Deialdi zaratatsua izan da, lantegi atarian hasi eta amaitu dutena. Txistu hotsen artean herriratu dute lan baldintza duinen eskaera.

Langileak zeuden bertan, baina baita kasu askotan haien etxekoak, senide eta lagunak. Ehunka lagun erakarri ditu aste hasiera honetan egin duten mobilizazioak.