2022-23 ikasturtea amaitzear da, eta harekin baita, kirol urtea ere. Horren lekuko gaur arratsaldean frontoian izan diren pilota partidak. Usurbilgo pilotari gaztetxoen arteko finalak jokatu dituzte alebin neskak eta mutilek eta benjamin zein infantil mutilek.
Maila ederra erakutsi dute harmailak bete dituzten lagunen eta etxekoen aurrean. Merezitako sari banaketarekin eman diote amaiera arratsalde pasari. Eta bukatzeko, herriko pilotari gazteen talde argazkia atera dute. Zalantza izpirik gabe, pilotak harrobi bikaina du Usurbilen.
Alebin neskak:
Ane ORBEGOZO 6 - 16 Noa MENDILUZE
Benjamin mutilak:
Jon HARREGUY 16- 9 Ibai MURUA
Alebin mutilak:
Markel ALEJO 16-15 Ekain ALEJO
Infantil mutilak:
Aitor ZABALETA 16-4 Martin BLAZQUEZ