Jolasak, bazkaria edota musika emanaldien bueltan osatu du Udarregik, larunbaterako, ekainaren 10erako antolatua duen Ikastola Eguna. Ziklo guztietako ikasle, irakasle eta familiak batuko dituen jai eguneko egitarau zehatza duzue segidan. Gogoan izan, girotzea bezperan hasiko dute, txokolate janarekin eta DJ-arekin.
Ikastola Eguna
Ekainak 9, ostirala
17:00 Txokolate jana.
18:00 Dj Mendi Askatasuna plazan.
Ekainak 10, larunbata
10:00-13:15 Goizean zehar, LH eta DBH-ko jolasak.
10:00 LH 1,2,3 mailetako ikasleak.
11:15-12:15 LH 4, 5, 6 ikasleak.
12:15-13:15 DBHko ikasleak.
Egunean zehar, Haur Eskolakoen erakusketa Sutegiko aretoan.
12:30 HHkoen emanaldia Mikel Laboa plazan: "Zumetaren koloreak".
14:00 Bazkaria frontoian.
Bazkalostean, DBHko ikasleen musika emanaldia.
17:00-19:00 Berbena Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin.
Ekainak 14, asteazkena
09:30 "Agenda 30" ikasleen aurkezpena Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan.
Antolatzailea: Udarregi ikastola.