#U23

Datozen hauteskundeetarako kontuan hartu beharreko datak

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 8a, 11:05

Lerrootan bildu ditugu uztailaren 23rako deituak dauden Espainiako Gorteetarako hauteskundeei begira kontuan hartu beharreko datak baita Hauteskunde Batzorde Zentralak azken orduotan jakinarazi dituen pare bat ohar ere.

Mahaikideen hautaketa
Uztailaren 23an norberari mahaian egotea noiz egokituko zaion ekaina amaieran jakingo da. Udalak ekainaren 24tik 28rako tartea izango du mahaikideak hautatzeko zozketa egiteko. Programa informatiko batek ausaz erabakiko du nortzuk egongo diren hauteslekuetan. Zortzi mahai osatu beharko direnez, guztira 72 herrikide hautatuko dituzte, mahai bakoitzeko bederatzi: lehendaria, bi bokalak eta haietako bakoitzarentzat bi ordezko. Zozketa eginda, Udaltzaingoak hurrengo egunetan, ekaina amaiera horretan jakinaraziko dio hautatuari mahaian egotea egokitu zaiola uztailaren 23an. 

Gaur jakinarazi dutenez, Espainiako Gorteak berritzeko bozketa eguna iragarri baino lehen, maiatzaren 30aren aurretik oporraldia hitzartua edo kontratatua zutenek, hautatuak badira mahaian egoteari uko egin ahalko diote, baldin eta oporrok bertan behera utzi beharrak "kalte ekonomiko edo nahasmendu larria" eragiten diela agiri bidez egiaztatzen badute eta mahaiaren osaera bermatuta badago. Hala erabaki du gaur Hauteskunde Batzorde Zentralak.

Posta bidezko bozka
Dakizuenez, Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek hauteskundeok maiatzaren 30ean deitu eta biharamunetik zabalik da posta bidez bozkatzea eskatzeko epea Correoseko bulegoetan. Uztailaren 13ra arteko tartea izango da. Eskabidea epe horretan bideratu dutenek uztailaren 3tik 16ra jasoko dute beharrezko dokumentazioa. Uztailaren 4tik 19ra bozkatu ahalko da posta bidez eta, adi, une horretaz nortasun agiria aurkeztu beharko da. Hala erabaki berri du Hauteskunde Batzorde Zentralak.

Errolda
Ekainaren 12ra arte norbera non dagoen erroldatua kontsultatu eta alegazioak aurkezteko aukera izango du. 

Hautagaiak
Ofizialki, ekainaren 21ean jakingo dugu zeintzuk izango diren Espainiako Gorteetako hauteskundeotara aurkeztuko diren hautagai-zerrendak: Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dituzte. Gogoan izan, usurbildarrek Madrilgo Diputatuen Kongresura eta Senatura Gipuzkoatik aurkeztuko diren hautagaien artean aukeratu beharko dute: batetik, Kongresurako hautagai-zerrenda bat. Senatuaren kasuan, aldiz, bat, bi edo hiru hautagai aukeratu ahalko dira. Denak alderdi berekoak, edo desberdinetakoak.

Kanpaina eta bozketa eguna
Ohi bezala, bi aste iraungo ditu hauteskunde kanpainak, uztailaren 7tik 21era. Biharamunean, hilaren 22an hausnarketarako eguna izango da eta hilaren 23an bozketa eguna, goizeko 9:00etan hasi eta arratsaldeko 20:00ak arte, hauteslekuotan:


Udalerria

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

Hauteslekuaren helbidea

USURBIL

01

001

 

A

A I

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

001

 

B

J Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

002

01

A

A Z

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

01

002

02

B

A Z

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA)

USURBIL

01

003

01

A

A I

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

01

B

J Z

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

02

C

A Z

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA)

USURBIL

01

004

 

U

A Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

DONOSTIA

06

012

02

B

A Z

ZUBIETAKO ESKOLA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)



Egutegia
Ekainaren 12ra arte: errolda kontsultatu eta alegazioak aurkezteko epea.
Ekainak 21: Madrilgo Kongresurako eta Senaturako hautagai-zerrenden argitaratzea.
Ekainak 24-28: mahaikideak hautatzeko zozketa udaletxean. Hautatuek hurrengo egunetan jasoko dute Udaltzaingoaren jakinarazpena.
Uztailaren 13ra arte: posta bidez bozkatzea eskatzeko aukera Correosen.
Uztailak 3-16: posta bidez bozkatzea eskatu dutenek dokumentazioa jasoko dute.
Uztailak 4-19: aurrez hala eskatu dutenek, posta bidez bozkatzeko aukera Correosen. Nortasun agiria aurkeztu beharko da.
Uztailak 7-21: hauteskunde kanpaina.
Uztailak 22: hausnarketarako eguna.
Uztailak 23: bozketa eguna, 9:00-20:00 artean.