70.000-80.000 errugbi zaletu etortzea espero dute antolatzaileek, asteburu honetan Donostiako Reale Arenan jokatuko diren TOP14 Frantziako Errugbi Ligako finalerdietara. Finalerdiekin batera jaiguneak eta hamaika ekitaldi antolatu dituzte estadio atarian edota Sagüesen.
Horren harira, tren zerbitzua indartu du Euskotrenek. Honenbestez, ohi baino maiztasun handiagoz izango dugu eta ohi baino denbora tarte luzeagoan, Oriorantz nahiz Donostiarantz joan etorriak egiteko garraio zerbitzu hau, ostiraletik igandera. Donostiako Aste Nagusian soilik ikusten duguna gertatuko da; 24 orduko etenik gabeko tren zerbitzua izango da Zumaia-Donostia artean.
Donostiarantz:
Ekainak 9, ostirala
-Ostiral honi dagokionez, tren zerbitzua orduerdiro izango da egunean zehar ohi bezala, baina ohi baino beranduagora arte, goizaldeko 1:54 arte.
Ekainak 10, larunbata
-Hortik aurrera, larunbat goizaldean orduero izango da tren zerbitzua, 1:54-6:54 artean.
-Larunbat goizeko lehen orduetan ere orduero izango da tren zerbitzua: 8:24, 9:24, 10:24. 10:54tik aurrera orduerdiro 23:24ra arte.
-Gero, orduero larunbat gau osoan 1:24-6:24 artean.
Ekainak 11, igandea
- Igande goizeko 8:24tik aurrera orduero baita egun osoz, ohi bezala.
Oriorantz:
Ekainak 9, ostirala
-Ostiral honi dagokionez, tren zerbitzua orduerdiro izango da egunean zehar ohi bezala, baina ohi baino beranduagora arte, goizaldeko 1:04 arte.
Ekainak 10, larunbata
-Ostiraletik larunbaterako gau osoan tren zerbitzuak orduero: 1:04-9:04 artean.
-Larunbat egun osoan orduerdiro tren zerbitzuak 9:04-22:34 artean.
-Larunbat gau osoan orduero, 23:34-5:34 artean.
Ekainak 11, igandea
-Ohiko ordutegia, tren zerbitzuak orduerdo 7:04ean hasita.
Txartel bereziak
Aipatu moduan, gaur hasi eta igandera arte, 24 orduko tren zerbitzua antolatu dute Zumaia-Donostia artean. Euskotrenetik ohartarazi dutenez, gainera, "hiru titulu berezi sortu dira eta Hendaia eta Zumaia arteko geltoki guztietan erosi ahal izango dira. Honako hauek, hain zuzen:
-"TOP 24 heures", ekainaren 9tik (ostirala) aurrera izango du balioa: Hendaia eta Zumaia artean bidaia mugagabeak egiteko aukera ematen du, 10 €-ko prezioan. 5:30etik ekainaren 10eko (larunbata) 07:00etara izango da baliozkoa.
-"TOP 24 heures", ekainaren 10etik (larunbata) aurrera izango du balioa: Hendaia eta Zumaia artean bidaia mugagabeak egiteko aukera ematen du, 10 €-ko prezioan. 07:00etatik ekainaren 11ko (igandea) 07:00etara izango da baliozkoa.
-"TOP 72 heures", ekainaren 9tik (ostirala) aurrera izango du balioa: Hendaia eta Zumaia artean bidaia mugagabeak egiteko aukera ematen du, 20 €-ko prezioan. 5:30etik ekainaren 11ko (igandea) 23:59ra izango da baliozkoa.
Informazio gehiago bideotatik jaso dezakezue:
euskotren.eus
944 333 333