Ikastola Egunaren bezpera ostiral hau. Askari ederra dastatu eta gerri buelta mugitzeko aukera bikaina izango da gaur arratsaldean, Askatasuna plazan, Hitz Aho guraso elkartekoen eskutik. Segidan dituzue hitzordu hauei buruzko xehetasunak, baita noski, biharko Ikastola Egunari lotutakoak ere.
Ikastola Eguna
Ekainak 9, ostirala
17:00 Txokolate jana.
18:00 Dj Mendi Askatasuna plazan.
Ekainak 10, larunbata
10:00-13:15 Goizean zehar, LH eta DBH-ko jolasak.
10:00 LH 1,2,3 mailetako ikasleak.
11:15-12:15 LH 4, 5, 6 ikasleak.
12:15-13:15 DBHko ikasleak.
Egunean zehar, Haur Eskolakoen erakusketa Sutegiko aretoan.
12:30 HHkoen emanaldia Mikel Laboa plazan: "Zumetaren koloreak".
14:00 Bazkaria frontoian.
Bazkalostean, DBHko ikasleen musika emanaldia.
17:00-19:00 Berbena Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin.
Ekainak 14, asteazkena
09:30 "Agenda 30" ikasleen aurkezpena Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan.
Antolatzailea: Udarregi ikastola.