Ikastola Eguna

Txokolate jana eta Dj Gorkamendi Ikastola Egunaren bezperan

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 10a, 12:00

Biharko Ikastola Egunean parte hartu aurretik motorrak berotzeko aukera izan dute haur eta nerabeek Askatasuna plazan txokolate jana eta Dj Gorkamendiren musikarekin.

Biharko Ikastola Egunaren bezperan, martxa hartzen hasteko txokolate jana egin dute Askatasuna plazan. Guraso talde batek txokolatea eta bizkotxoak banatu ditu, eta ilara luzea egin dute haur eta nerabeek. Askari aparta egiteko aukera izan dute.

 

Dj Gorkamendi izan da Ikastola Egunaren bezperari musika jartzeko arduraduna. Arratsaldeko seietatik aurrera denetariko musika jarri du Askatasuna plazan bihar jolasak eta ekitaldiak dituzten umeekin motorrak berotzen hasteko.