Ikastola Eguna

HHko haurrek "Zumetaren koloreak" ikuskizuna plazaratu dute

Noaua Aldizkaria 2023ko ekainaren 10a

LH eta DBHko ikasleek jolasak egin bitartean, eguerdian, HHko ikasleek emanaldia izan dute Zumetaren mural aurrean. Abestu eta dantzatu egin dute guraso, lagun eta herritarren aurrean. Leku ezin egokiagoan, "Zumetaren koloreak" hizpide zuen ikuskizuna plazaratu dute eta.