Jubenil mutilen futbol taldekoak Kopako txapeldunak

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 11a, 09:55

Usurbil F.T.-k berri eman duenez, kopako txapeldunak dira jubenil mutilen taldekoak.

Beste garaipen bat Usurbil Futbol Taldekoentzat. Azken orduotan berri eman dutenez, jubenil mutilek Kopako txapelketa irabazi dute.

Duela aste gutxi genion moduan, denboraldi amaiera ezin gozoagoa bizi du Usurbil F.T.-k. Azken orduotako albisteak berretsi baino ez du egin baieztapen hori. Gogoan izan, maiatzeko azken asteburuan, infantil nesken taldeak final nagusia jokatzekoa zuen Orioko zelaian. Zarautz zuten aurkari. Emozio handiko partida izan zen. Bana berdindu zuten, eta penaltietan erabaki zen garaipena. Usurbilgoak txapeldun azkenean penaltietan.

Infantil mutilek astebete lehenago jokatu zuten, bestalde, haien txapelketako final nagusia, Haranetik kanpo, Arrasaten. Bertakoak izan zituzten aurkari. Txapeldunorde amaitu zuten partida. Zorionak denei!