Ikasturtearen azken txanparekin batera, denboraldi amaiera baita kirol jarduera ezberdinetan. Pilotaren kasuan, Gipuzkoako eskolarteko txapelketako finala jokatu zuten ostiralean Tolosan, nesken eskupilota txapelketa hain zuzen.
Usurbilgo taldetik helarazitako argazkiak dituzue albiste honi atxikitakoak. Araitz Mendiluze izan da lehia honetako Gipuzkoako txapeldunordea. Hortxe duzue, kopa eta dominarekin podiumean. Zorionak!