Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez, abisu horian izango gara igande eguerdi honetan, 12:00etan hasi eta arratsaldeko 21:00ak arte. "Ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daiteke EAEko zenbait lekutan, bereziki barnealdean. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako ditu eta zenbait lekutan baliteke handiak izatea eta txingorra botatzea".
Abisu hau ainkotzat hartuta, Usurbilen igande honetan, "zerua hodeitsu egongo da. Goizean euria egin dezake eta arratsaldean baliteke trumoi-ekaitza izatea. Iparraldeko haizea nagusi. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira".
Euritsuagoa datorkigu astelehena. "Zerua hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu. Egunaren bigarren partean noizbehinka ekaitzak jo dezake. Haizea aldakor ibiliko da, iparraldekoa nagusi, batez ere arratsaldean. Tenperaturan aldaketarik ez".
Euri txikia espero da oro har astelehenerako, euri handia etzirako, hilaren 13rako. "Zerua hodeitsu egongo da eta zaparradak sarri botako ditu. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez, maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira".
Informazio eguneratua, hemen: euskalmet.eus