Usurbilgo Udalaren lan eskaintza publikoari lotutako albistea segidan. Gogoan izan, bertan izen-emateko epea apirilaren 3an itxi zuen Udalak. 26 lanpostu eskainiko ditu Usurbilgo Udalak Lan Eskaintza Publikoaren bidez. Deialdi honen oinarriak kaleratu zituen martxoaren 6ko Estatuko Aldizkari Ofizialak. Usurbilgo Udalak halere, deialdia abenduaren 15eko ebazpenaren bidez eman zuen ezagutzera. Abenduaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituen xehetasunak.
Bi prozesu mota bideratuko dira lanpostu hauek guztiak betetzeko. "Lanpostuaren arabera, oposizio-lehiaketa (azterketa) bidez edo meritu lehiaketa hutsez egingo dira prozesuak". 26tik 25 meritu lehiaketa hutsez ebatziko direla berri eman du Udalak, "eta bakarra oposizio-lehiaketa bidez".
26 lanpostu horietatik 22 plaza hornitzeko "hautaketa-prozesuan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak, behin-behineko autobaremazioaren zerrendak eta Epaimahai Kalifikatzailearen izendapenak" kaleratu ditu Udalak, astelehen honetako, ekainaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez.
Zerrenda hauek GAO-n soilik ez, Udaleko iragarki taulan eta usurbil.eus atarian ikusgai izango dira.
22 plaza
-Administrari Laguntzaileen bi plaza hornitzeko hautaketa-prozesuan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, behin-behineko autobaremazioaren zerrenda eta Epaimahai Kalifikatzailearen izendapena.
-Administrarien lau plaza hornitzeko hautaketa-prozesuan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, behin-behineko autobaremazioaren zerrenda eta Epaimahai Kalifikatzailearen izendapena.
-Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Saileko Buru plaza bat hornitzeko hautaketa-prozesuan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, behin-behineko autobaremazioaren zerrenda eta Epaimahai Kalifikatzailearen izendapena.
-Zerbitzu Bereziko Lanbideetako Pertsonalaren (E taldea) sei plaza hornitzeko hautaketa-prozesuan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, behin-behineko autobaremazioaren zerrenda eta Epaimahai Kalifikatzailearen izendapena.
-Zerbitzu Bereziko Lanbideetako Pertsonalaren (C2 taldea) plaza bat hornitzeko hautaketa-prozesuan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, behin-behineko autobaremazioaren zerrenda eta Epaimahai Kalifikatzailearen izendapena.
-Kiroldegiko Instalazioen Irauntzaile plaza bat hornitzeko hautaketa-prozesuan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, behin-behineko autobaremazioaren zerrenda eta Epaimahai Kalifikatzailearen izendapena.
-Ileapainketako Irakasleen bi plaza hornitzeko hautaketa-prozesuan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, behin-behineko autobaremazioaren zerrenda eta Epaimahai Kalifikatzailearen izendapena.
-Sukaldari Irakasleen bi plaza hornitzeko hautaketa-prozesuan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, behin-behineko autobaremazioaren zerrenda eta Epaimahai Kalifikatzailearen izendapena.
-Oinarrizko Heziketako Irakasle (lehen maila) plaza bat hornitzeko hautaketa-prozesuan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, behin-behineko autobaremazioaren zerrenda eta Epaimahai Kalifikatzailearen izendapena.
-Oinarrizko Heziketako Irakasle (bigarren maila) plaza bat hornitzeko hautaketa-prozesuan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, behin-behineko autobaremazioaren zerrenda eta Epaimahai Kalifikatzailearen izendapena.
-OLH Koordinatzaile eta Laneko Prestakuntza eta Orientazio Irakasle plaza bat hornitzeko hautaketa-prozesuan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, behin-behineko autobaremazioaren zerrenda eta Epaimahai Kalifikatzailearen izendapena.
Informazio gehiago hemen: ekainaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.