Istripua A8 autopistan

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 12a, 07:59

Artxiboko irudia.

Istripua izan da astelehen goiz honetan A8 autopistan, Aginaga parean.

Ezbeharra astelehen goizeko 6:50 aldera gertatu dela berri eman du Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak. Antza bi ibilgailuen arteko talka izan da, 31. kilometroan, Aginaga parean, Oriorako noranzkoan.

N634 errei bat itxita
Errepide kontuekin segita, honez gero zabalik egongo da guztiz, N634 errepidea Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzune berriaren parean. Asteburu osoan errei bat itxita izan dute bertan, autobus geltoki berria eraikitzeko lur mugimenduak egin ahal izateko. Adi, hurrengo asteburuan berriz itxiko dute; ekainaren 16an gaueko 22:00etan hasi eta hilaren 19ko goizaldeko 5:00ak arte.

Bestalde, errei batek itxita segitzen du etenik gabe Troia eta Txikierdi artean. N634-ko errepide zati hau indartzeko lanetan ari dira. Semaforo bidez ari dira kudeatzen ibilgailuen joan etorria.