Prezipitazio handiagatik abisu horian berriz asteartean

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 12a, 07:51

Igandean bezala, asteartean ere abisu horian izango gara goizaldeko 6:00etan hasi eta arratsaldeko 21:00ak arte.

Euria gogotik egin dezake datozen orduotan, hala dio Euskalmet meteorologia agentziak. Astearte honetan, ekainaren 13an, prezipitazio handiagatik abisu horian izango garela iragarri du, goizeko 6:00etan hasi eta arratsaldeko 21:00ak arte. "Ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daiteke Kantauri isurialdeko zenbait lekutan, bereziki kostaldean eta egunaren lehenengo partean. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako ditu Kantauri isurialdean, eta zenbait lekutan handiak izan daitezke, bereziki kostaldean eta egunaren lehenengo partean".

Bezpera honetan, Usurbilen, "zerua hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu. Egunaren bigarren partean noizbehinka ekaitzak jo dezake. Haizea aldakor ibiliko da, iparraldekoa nagusi, batez ere arratsaldean. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da". Bihar, hilak 13, "zerua hodeitsu egongo da eta zaparradak sarri eta indar handiz botako ditu. Ekaitzak jo dezake. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira, maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira". Etzi, asteazkenean, atertzera egingo du. "Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du. Eguna aurrera joan ahala atertuz joango da eta ostarteak zabalduko dira. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez, maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira".

Informazio eguneratua, hemen: euskalmet.eus