Usurbilgo jaiak

Jaiei begirako txapelketak azken fasera begira

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 13a, 09:37

Jaien aurretik abiatu baina Santixabelen bueltan borobildu izan dituzten Aztarri-Cup nahiz pilota eta pala txapelketak azken fasera bidean dira.

Aztarri-Cup
Maiatzaren 13an ekin zioten Aztarrika Gazte Asanbladak antolaturiko ostiral gauetako lagunarteko txapelketa mistoari. Hokeyan eta artzikiroletan aritu dira ordutik Usurbilgo frontoian, herria gogotik girotu duen ekimenaren baitan. Aldaketarik ez bada, ostiral gauean jokatuko da azken jardunaldia.

Pala txapelketa
Azken fasera begira da baita Usurbilgo pala txapelketa. Finalerdietara heldu da. Antolatzaileek berri eman dutenez, ostegunean, ekainaren 15ean jokatuko dira lehen neurketak, arratsaldeko 18:00etan hasita Usurbilgo frontoian:
1) Murua (Huiziren ordez)- Zubiaur / Ibargoien- Galarraga
2) Aranburu-Txomin / Errekondo- Sagastume

Finalerdiak ekainaren 27an eta hilaren 29an jokatuko dira finalak.

Pilota txapelketa
Azken txanpari begira da baita, mende erdia bete duen Usurbilgo Pilota Txapelketa. Santixabel egunez jokatuko dira finalak. Azken fasera begira da jada ekimena. Asteburuan lehenengo finalerdiak:

Ekainak 16, ostirala
18:30 Usurbilgo kadeteen txapelketa:
1) Alejo-Errasti - Aburuza-Pagola
2) Izagirre-Oñate - Perurena-Elola
 
Ekainak 17, larunbata
11:30 Usurbilgo 50. Nagusien binakako txapelketako final erdiak.
1) Alberdi- Irazustabarrena vs Orbegozo-Albeniz
2) Amiano- Sorondo vs Olaizola- Aranguren