#U23

Datozen hauteskundeetarako prestaketa lanak aurrerabidean

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 14a, 09:57

Hauteskunde kanpainako ekitaldiak antolatzeko lekuak finkatu eta posta bidez bozkatzeari lotutako tramiteak egiteko epea luzatu dute. 

Uztailaren 23ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeei begirako prestaketa lanak aurrerabidean doaz. Kanpainako ekitaldiak egiteko baimenduko diren lekuen zerrenda kaleratu du Donostialdeako Hauteskunde Batzordeak, asteazken honetako, ekainaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Usurbilen, uztailaren 7an hasi eta 21era arte, Sutegin, Santuenea auto elkarteko egoitzan, Aginagako udal lokalean, Potxoenean edota Artzabalgo egoitzan egin ahalko dira herritarren botoa erakartzea xede izango duten ekimenok. Kanpoko lekuei dagokienean, Kaxkoko, Aginagako, Zubietako eta Santueneko frontoiak nahiz Askatasuna plaza baliatu ahalko dira hitzorduotarako. 

Bestalde, gogoan izan, posta bidez bozkatzea eskatzeko epea zabalik duzue Correoseko bulegoan. Azkenean, uztailaren 20ra arte eman ahalko da botoa modalitate horretan. 

Mahaikideak hautatzeko zozketa eguna ofizialki laster iragarriko dute. Beranduenez ekaineko azken astean egin eta egun horietan udaltzainen bidez jakinaraziko zaie uztailaren 23an lan egitea egokituko zaienei. 

Udalerria

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

Hauteslekuaren helbidea

USURBIL

01

001

 

A

A I

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

001

 

B

J Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

002

01

A

A Z

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

01

002

02

B

A Z

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA)

USURBIL

01

003

01

A

A I

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

01

B

J Z

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

02

C

A Z

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA)

USURBIL

01

004

 

U

A Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

DONOSTIA

06

012

02

B

A Z

ZUBIETAKO ESKOLA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)



Egutegia
Ekainak 21: Madrilgo Kongresurako eta Senaturako hautagai-zerrenden argitaratzea.
Ekainak 24-28: mahaikideak hautatzeko zozketa udaletxean. Hautatuek hurrengo egunetan jasoko dute Udaltzaingoaren jakinarazpena.
Uztailaren 13ra arte: posta bidez bozkatzea eskatzeko aukera Correosen.
Uztailak 3-16: posta bidez bozkatzea eskatu dutenek dokumentazioa jasoko dute.
Uztailak 4-20: aurrez hala eskatu dutenek, posta bidez bozkatzeko aukera Correosen. Nortasun agiria aurkeztu beharko da.
Uztailak 7-21: hauteskunde kanpaina.
Uztailak 22: hausnarketarako eguna.
Uztailak 23: bozketa eguna, 9:00-20:00 artean.