Izatez 2019-23 legealdiko azken osoko bilkura maiatzaren 25ean egin zuten. Han hartu ziren lau urteko honi lotutako azken erabakiak. Baina udalbatzarra deitu dute asteazken honetarako, ekainaren 14rako, ziklo honen itxierari begirako azken aktak onartzeko. Hain zuzen, iragan hilabeteko azken osoko bilkurako aktei onespena emateko bilduko dira udal ordezkariak, gaur arratsaldeko 19:00etan.
Kargu hartzeak larunbatean
Gaurko azken tramiteak eginda bai, maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako emaitzen isla izango duen udalbatza berria larunbatean, hilaren 17an osatuko dute. Gainerako udal gehienen antzera, eguerdiko 12:00etan hasiko den osoko bilkura berezian, alkateak eta zinegotziek dagozkien karguak hartuko dituzte. Azken hauteskundeotara aurkezturiko hautagai-zerrenden hurrenkera aintzakotzat hartuta, udal ordezkariok osatuko dute orain hasi eta 2027. urtera arteko udalbatza berria. Kide gehienek lehen aldiz hartuko dute kargua:
EHBildu, 9 ordezkari:
1-Agurtzane Solaberrieta Mesa.
EAJ-PNV, 3 ordezkari
1-Xabier Otxoa Muñoz.
3-
PSE-EE, ordezkari bat
1-Petra Romero Pozo.
Batzar Nagusiak
Gogoan izan, udal hauteskundeez gain, Gipuzkoako Batzar Nagusiak berritzeko hauteskundeak egin ziren baita maiatzaren 28an. Arabakoak ekainaren 19an eta Bizkaikoak hilaren 22an osatuko direla berri eman dute egunotan. Gipuzkoakoak osatzeko hitzordua oraindik ez dute jakinarazi.
Herri Batzarra
Zubietarrek Herri Batzar berriaren osaera bozkatzeko aukera izan zuten baita maiatzaren 28an. Kasu honetan kargu hartze egun zehatza ez dute jakinarazi, baina aurrerago izango da.