Usurbilgo jaiak

Zikiro janerako txartelak erosi eta zenbait ekimenetan izen emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 16a, 07:32

Adi, ostiral hau duzue Usurbilgo jaietako Haurren Eguneko ekimenetan izen-emateko azken eguna. Horrekin batera, gaur jarriko dituzte salgai zikiro-janerako txartelak. Eta adi baita, jubilatuen bazkaritarakoak hiru elkarteetan eskuratzeko azken aukera izango duzue gaur.

Haurren Eguneko ekimenetarako izen-emateko azken eguna
Etxeko txikienei begira, ekainaren 30erako ekimen sorta prestatzen ari da urtero legez, herriko guraso talde bat. LH eta DBH-koei zuzenduriko jolasez beteriko goiza antolatzen ari dira; aurreko edizioetan egin izan zuten moduan, LH 1-4koek ginkanan parte hartzeko aukera izango dute. Helduagoek, LH 5ean hasi eta DBH2ra arte ikasten ari direnek "erronkan". Guztia, 9:45ean hasita.

Herrian ikasten dutenek ikastetxetik bideratu ahalko dute izen ematea, baina Usurbilen badira hainbat gaztetxo herritik kanpo ikasten dutenak. Haiei zuzendua dago bereziki, guraso talde honek NOAUA! bidez zabaldu nahi duen ohar hau. Adinaren arabera, ginkanan edo erronkan izena eman nahi dutenek ostiral hau, ekainaren 16a dute azken eguna, helbide honetan inskripzioa bideratzeko: santixabelak.umeen.eguna@gmail.com

Zikiro-janerako txartelak
Usurbilgo festen baitan, uztailaren 1ean egingo den zikiro-janerako txartelak gaur, ekainaren 16an eskuratu ahalko dira, ostiralarekin, iaz egin zuten moduan. Aitzaga elkartean jarriko dituzte salgai 19:30etan, antolatzaileek berri eman dutenez, iazko prezioetan. Bertara, Askatasuna plaza aldetik sartuta erosi ahalko dira. Une horretan agortze ez badira, Bordatxon eta Txiribogan eskuratu ahalko dira.

Jubilatuen bazkaria
Adinekoak uztailaren 3an, astelehenarekin bilduko dira aurten, Atxega Jauregian. 14:00etan hasiko den otordurako txartelak salgai izango dituzte ostiralera arte, ekainaren 16ra arte Gizarte Zerbitzuetan eta hiru jubilatu elkarteetan; Gure Pakeak Artzabalen duen egoitzan, Santuenea Elkartean eta Aginagako Arraten. Ostiraleko eguna igarota, inork txartelik nahiko balu badaezpada Gizarte Zerbitzuetara deitu dezala, 943 377 110 telefono zenbakira.

Gazte bazkaria
Haurren Egunarekin batera, gazteena ere ekainaren 30ean ospatuko dute. Besteak beste, bazkaria antolatu dute 14:30etan, Mikel Laboa plazan kokatuko duten txosnagunean. Otordurako txartelak 12 eurotan salgai jarri dituzte Txirristran eta Txiribogan. "Animatu eta etorri!", egin dute gonbita Xauxar Txosna Batzordetik.

Zikiro jana
Asteotan gogorarazten ari garen moduan, zikiro jana ere izango dute ate joka ditugun Usurbilgo jaiek. Uztailaren 1ean egingo da, 14:00etan hasita Askatasuna plazan. Txartelak, ostiral honetan, ekainaren 16an jarriko dituzte salgai Aitzaga elkartean, Askatasuna plaza aldetik duen sarbidean. Iazko prezio berean eskuratu ahalko dira. Une horretan agortzen ez badira, gerora Txiribogan eta Bordatxon eskuratu ahalko dira.

Otordu gehiago
Festetan kalean, lagunartean afaldu nahiz bazkaltzeko aukera gehiago izango dira; besteak beste, oilasko biltzaileen bazkaria hilaren 29an izango da, haurrena biharamunean.