"Euskaldunok munduko beste herrialdeak eta bazterrak ezagutzeko jakinmina eta joera dugu", diote Aitzaga elkarteko kideek. "Baina, turismo merkatuko operadore handien eta publizitate kapitalistaren amaraunean harrapatuta, oharkabean, haiek bideratzen gaituzten toki, herri, ingurune, museo edota ondare historikoak ezagutzera mugatzen gara".
Honen ondorioz, "maiz gertatzen da, herrialde horretako historia, gertakizunak eta lekuak hobeto ulertzeko oso gertu egon daitezkeen beste hainbat gauza interesgarri ezagutzeko aukera galtzea". Ostiral honetan, Aitzagan Turismo konbentzionaletik harago gauza asko egon daitezkeela, alegia. Urteetan pista horien bila aritu da Xabier Peñalver. Bildutakoarekin gida bat osatu eta Txalaparta argitaletxearen bitartez plazaratu du: "Revolución, resistencia y memoria - Patrimonio de la humanidad". Xabier Peñalver Aitzaga elkartean izango da ostiral honetan. 19:00etan hasiko da hitzaldia.