650 Usurbil Bizi

Larunbateko bisita gidatua, Zumeta Arte Estudioraino

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 16a, 08:16

Astebururo izaten den "Usurbil Museo Irekia" bisita gidatuak, oraingoan, geltoki berria izango du: Zumeta Arte Estudioa.

Ohi baino ordubete lehenago ekingo diote larunbatean, ekainaren 17an, "Usurbil Museo Irekia" bisita gidatuari, osagai erakargarri bat txertatuko baitute herrian barrena ditugun altxorrak ezagutzeko hitzorduak; Zumeta Arte Estudiora bisita. 

Horregatik, larunbateko bisitak 60 minutu ez, bi orduko iraupena izango du. Hasieran, ohi bezala, herri barruko itzulia egingo da. Gero, segidan, "Zumeta estudiora joango gara furgonetan. Bertan Uxoa Zumetak espazio paregabea azalduko digu", 650 Usurbil Bizi egitasmoaren baitan antolaturiko hitzorduaren xehetasunetan irakur dezakegunez.

Gogoan izan, gainerakoan, larunbat eta igande eguerdiro izaten dira "Usurbil Museo Irekia" bisita gidatuak. 12:00etan Sutegik abiatzen diren ordubeteko saioetarako izena aurrez 650usurbilbizi.eus/agenda/ azalean eman daiteke.


"Usurbil Museo Irekia"
Ordua: 11:00-13:00.
Tokia: Sutegi.
Zehaztasunak: "Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora eta begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan… Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak non nahi izango dituzu zure begiradaren zain. Gida baten laguntzaz ezagutu ahalko dituzu artelan hauek guztiak ordubeteko bisita gidatuan". Oraingo honetan, "bisita gidatuarekin batera, Zumeta Arte Estudioa bisitatzeko aukera izango da". 
Izen-ematea: 5 eurotan (18 urtetik beherakoek doan), 650usurbilbizi.eus atarian.
Gehienezko bisita kopurua: 14.
Informazio gehiago: 650usurbilbizi.eus 
Antolatzailea: 650 Usurbil Bizi.