Zumarteren ikasturte amaierako kontzertuak hasi dira

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 16a, 21:09

Ikasturte amaiera iritsi da Zumarte Musika Eskolara ere. Egun hauetan, ikasle eta irakasleen kontzertuez gozatzeko aukera dago. Gaur, musika eskolaren aurrean kontzertu txikiak eskaini dituzte formatu txikiko taldeek. Bihar arratsaldean, kalejira eta kontzertu gehiago izango dira.