2023-27 legealdi berria

Hamahirutik bederatzi, udal ordezkari berriak

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 17a, 12:33

Udalbatza osatu berritan, kideek udaletxe atarian atera duten talde argazkia.

Ia erabat berritu dute gaur, datozen lau urteotarako udalbatza. Alkateak eta hamabi zinegotzietatik, lauk segiko dute soilik 2027ra arte. Bederatzik lehen aldiz hartu dute kargua larunbat honetan.

Azken lau urteotako udalbatzari erreparatu lehenbizi eta gaur osatu denari so eginez gero, bada aldaketa nabarmenik.

Dakizuenez, Usurbilgo udalbatza hamahiru kideek osatzen dute. 2019-23 legealdian izan dituen udal ordezkarietatik lauk baino ez dute segiko aurrerantzean: hasteko, bigarren aldiz hautatu berria izan den EHBilduko Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak. Berarekin batera, talde bereko zinegotzi Ainhoa Arrozpide Landak eta Oxkar Santamaria Pikabeak. EAJ-ri dagokionez, kide bakar batek segiko du, baina gaurko kargu hartzean ez du egoterik izan; aurreko bi legealdietan bozeramaile lanak egin dituen Josune Urkola Larrartek.

Gainerakoan, bederatzi kide berri izango ditu hurrengo lau urteotarako osatu duten udalbatzak:


2023-27 legealdia
EHBildu,  9 ordezkari:

1-Agurtzane Solaberrieta Mesa.
2-Jon Mikel Azpiazu Zubeldia.
3-Ainhoa Arrozpide Landa.
4-Xabat Beloki Segurola.
5-Iratxe Begiristain Otegi.
6-Xabier Aranburu Leiva.
7-Jose Maria Lizaso Azconobieta.
8-Oskar Santamaria Picabea.
9-Maialen Iñarra Arregi.

EAJ-PNV, 3 ordezkari
1-Xabier Otxoa Muñoz.
2-Ivan Iriondo Axpe.
3-
Josune Urkola Larrarte.

PSE-EE, ordezkari bat
1-
Petra Romero Pozo.


2019-2023 legealdia
EH Bildu, 8 ordezkari
1-Agurtzane Solaberrieta Mesa.
2-Beñat Larrañaga Urdanpilleta.
3-Lur Etxeberria Gurrutxaga.
4-Joxe Mari Iribar Zapirain.
5-Aroa Etxeburua Ugartemendia/Ainhoa Arrozpide Landa.
6-Luken Arkarazo Silva.
7-Oxkar Santamaria Pikabea.
8-Itziar Basterrika Unanue.

EAJ-PNV, 4 ordezkari
1-Josune Urkola Larrarte.
2-Mirari Azurmendi Sorazu.
3-Carlos Perez Frisoli.
4-Andoni Atxega San Sebastian. 

PSE-EE, ordezkari bat
1-Patxi Suarez Perez.