Udal hauteskundeez gain, Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta Zubietako Herri Batzarra berritzeko ere aukera izan zen iragan maiatzaren 28ko bozketa egunean. Gaur udalbatza osatu ostean, hurrengo urratsak erakundeotako kargu hartzeak bideratzea izango da.
Batzar Nagusiak
Gogoan izan, udal hauteskundeez gain, Gipuzkoako Batzar Nagusiak berritzeko hauteskundeak egin ziren baita maiatzaren 28an. Arabakoak ekainaren 19an eta Bizkaikoak hilaren 22an osatuko direla berri eman dute egunotan. Gipuzkoakoak osatzeko hitzordua oraindik ez dute jakinarazi.
Herri Batzarra
Zubietarrek Herri Batzar berriaren osaera bozkatzeko aukera izan zuten baita maiatzaren 28an zubietarrek. Kasu honetan kargu hartze egun zehatza ez dute jakinarazi, aurrerago izango da. Aldaketarik ez bada, uztaileko lehen hamabostaldian.