3. Uxue Trail

Hiru herrikide, lasterketa solidarioko podiumean

Noaua Aldizkaria 2023ko ekainaren 18a

Hiru herrikide sailkatu dira 3. Uxue Trail mendi laskerketa motz eta luzeko lehen postuetan.

Segidan duzue gaurko 3. Uxue Trail mendi lasterketa solidarioko podiuma. Paseoaz gain, bi lasterketa egin dituzte; Uxue Trail luzea eta motza. Bakoitzean seina lasterkari saritu ditu antolakuntzak; hiruna emakumezko eta gizonezko. Hamabi guztira.

3. Uxue Trail honetako podiuma zapaldu dutenen artean dira hiru herrikide: Rosa Uribe Navarro, Irati Larrañaga Matxain eta Beñat Bereziartua Urretabizkaia.


3. Uxue Trail mendi lasterketako podiuma
Uxue Trail Luzea (20 km)
Neskak
22-Oihana Zubillaga Blanco (Anoeta): 1:56:55.
28-Lara Estebanez (Legazpi): 1:59:15.
37-Rosa Uribe Navarro (Usurbil): 2:03:24.

Mutilak
1-Hodei Lujanbio Apezetxea (Goizueta): 1:38:09.
2-Jokin Gijarro Iruretagoiena (Zumaia): 1:42:02.
3-Beñat Bereziartua Urretabizkaia (Usurbil): 1:42:47.


Uxue Trail Motza (11,5 km)
Neskak
17-Olatz Zabala Dominguez (Irun): 1:05:11.
19-Irati Larrañaga Matxain (Usurbil): 1:05:35.
28-Erika Alvarez Alduncin (Areso): 1:07:05.

Mutilak
1-Josu Urrestarazu Garcia (Idiazabal): 0:55:16.
2-Asier Azkarate Moreno (Arrasate): 0:55:40.
3-Iosu Elola Azurmendi (Bidania-Goiatz): 0:58:39.

Sailkapen osoa hemen:
3. Uxue Trail Motza
3. Uxue Trail Luzea