Usurbilgo Udaleko Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak 2023ko kultur sorkuntzarako egitasmoak garatzeko dirulaguntza deialdiaren ebazpena kaleratu du, astelehen honetako, ekainaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Guztira lau eskaera onartu dituzte.
Euskarako eta aisialdiko dirulaguntzak eskatzeko aukera
2022-23 ikasturtea amaitzear den honetan, egindako ahaleginaren truke dirulaguntzak eskatzeko aukera dute, euskara ikasi nahiz maila hobetzeko saiakera egin dutenek, baita aisialdiko begirale edo zuzendari gisa jarduteko ikastaroa egin dutenek ere. Haientzat guztientzat, urtero garai honetan egiten duen moduan dirulaguntza lerroak iragarri ditu Usurbilgo Udalak. Eskabideak astelehen honetan, ekainaren 19an hasi eta uztailaren 7ra arte aurkeztu ahalko dira.
Euskarako dirulaguntza lerroari dagokionean, gogoan izan, matrikula kostuaren %100a bere gain hartzen du Udalak, 600 euroko mugarekin. Bestela esanda, euskara ikastea doakoa izaten da Usurbilen. Geure hizkuntzaren ezagutzan eragiten segi nahi du hain zuzen Udalak. "Usurbilgo Udaleko Euskararen Ordenantzak bere 39. artikuluan dio Udalak neurri egokiak hartuko dituela euskara gizarte esparru guztietan erabil dadin eta, oro har, gizarte bizitzan euskararen presentzia gehi dadin. Horretarako, ordenantzaren arabera, bitartekoetako bat euskararen zabalpen funtzionala da, alegia, euskaldunen kopurua handitzea eta hobeagotzea, euskara ez dakitenek ikasi dezaten bideak jarri, eta dakitenak alfabetatu daitezen bitarteko egokiak bideratzea.
Aisialdiko dirulaguntzei buruz Udalak gaineratzen duenez, "aisialdia gizarte bizitza horretako zati bat da eta gure gizartean gero eta garrantzia handiagoa duena gainera.
Lerrootan bildu ditugu dirulaguntza hauei buruzko xehetasunak.
2022-23 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako dirulaguntza deialdia
Xedea: "Usurbilgo Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, norgehiagoka erregimenean, 2022-2023 ikasturtean helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten usurbildarrei dirulaguntzak emateko".
Epea: ekainak 19-uztailak 7.
Nori zuzendua: Usurbilen erroldatuta dauden 16 urtetik gorako euskara ikasleei.
Bete beharreko baldintzak:
-Usurbilen erroldatua egotea.
-
Diruz lagunduko diren ikastaroak: 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitartera egindakoak.
Dirulaguntzen zenbatekoa: Herritar guztiek matrikula kostuaren %100 jasoko dute (600 euroko muga), baldintza hauek betetzen badituzte:
"Herritar bakoitzak gehienera jota 600 euroko dirulaguntza jasoko du Udaletik. Aipatutako ehunekoak gutxitu egin daitezke aurkeztutako eskaeraren arabera. Hau da, dirulaguntzetarako dagoen dirua baino handiagoa bada eskaera, proportzionaltasunaren irizpidea aplikatuko da.
Eskabideen aurkezpena: aurrez aurre udal erregistroan edo telematikoki usurbil.eus atarian.
Informazio gehiago: ekainaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
2022-23 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzako dirulaguntza deialdia
Xedea: "Usurbilgo Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, norgehiagoka erregimenean, 2022-2023 ikasturtean zehar aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa euskaraz egin duen usurbildar orori dirulaguntzak emateko".
Epea: ekainak 19-uztailak 7.
Nori zuzendua: 2022-2023 ikasturtean aisialdiko begirale edo aisialdiko zuzendari ikastaroak egin dituzten 16 urtez gorako usurbildarrei.
Bete beharreko baldintzak:
-Usurbilen erroldatua egotea.
"Araututako epearen barnean titulua lortu ezean, itzuli egin beharko zaio udalari jasotako dirulaguntza.
Dirulaguntzen zenbatekoa:
-Begirale ikastaroa: matrikularen %50 (gehienez ere 250 €).
Informazio gehiago: ekainaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.