Asteburuan egin dituzten sektorekako lanuzteen ondotik, bigarren greba eguna zuten gaurkoa Michelingo langileek. Duela bi aste egin bezala, goizean goizetik lantegi osoa geratu eta mobilizazio artean eman dute eguna, oraindik orain eskuratu ez duten bermedun hitzarmenaren eske.
Borroka hitza nagusitu da etengabe arratsaldean Lasarte-Orian barrena egin duten manifestazioan; bai mobilizazioaren buruan zeramaten pankartan edota eskuartean zeramatzaten karteletan, baita parte hartzaileen ahotan ere. Michelin borrokan dela oroitarazi dute behin eta berriz.
Herriari itzulia eman diote, duela bi aste egin bezala, lantokiko arropa soinean zeramatela, senide eta lagunekin batera.