Usurbil K.E.-ri lotutako hiru deialdi

Noaua Aldizkaria 2023ko ekainaren 20a

Egunotarako hiru deialdiok iragarri ditu eskubaloi taldeen bilguneak.

Bazkideen bilkura
Urteko ohiko bazkideen bilkura deitu du Usurbil Kirol Elkarteak, larunbat honetarako, ekainak 24, goizeko 10:00etan Potxoenean. 

Euskal Selekziorako deitua
Euskal Eskubaloi Federazioak Euskal Selekzioaren entrenamenduak eta partidak iragarri ditu egunotarako. Hainbat taldeetako jokalariak deitu dituzte, tartean usurbildar bat; Usurbil K.E.-ko Jon Mikel Elexpe. Gasteizen, Zumarragan eta Elgoibarren jokatuko dituzte partidak asteburuan.

Eskubaloi Eskola
LH5eko eta LH6ko haurrek hartu ahalko dute parte Eskubaloi Eskolan. Entrenamenduak astean behin izango dira, astearteetan 18:30-20:00 artean eta hilabetean partida bat edo bi. Urteko kuota 50 euroko izango da. "Anai-arreba bat baino gehiago izanez gero, 25 euro ordaindu beharko ditu bigarren jokalariak eta ondorengoek". Usurbil KE-ko kideek aditzera eman dutenez, izen-ematea ekainaren 30ean amaituko da. Esteka honen bitartez egin behar da: https://labur.eus/hhPpV