Rayo Vallecano utzi eta Ingalaterrara doa Andoni Iraola usurbildarra. 2025. urtera arte arituko da Ingalaterrako "Premier League"ko talde Bournemouth taldea zuzentzen. Albiste honi atxikitako argazkia duen oharrarekin eman diote ongi etorria. Uztailean bertan hasiko da aurredenboraldia prestatzen.
Azken hiru urteotan, Rayo Vallecano entrenatzen aritu da, baina ez du Ligako hamaikagarren postuan amaitu eta 2019-20 denboraldian lehen mailara igotako klubarekin zuen kontratua luzatu. Aurretik, gogoan izan, Bigarren Mailako Mirandes eta Zipreko AEK Larnaca taldeko prestatzaile lanetan jardun zuen usurbildarrak.
Esther Arrojeria beste urtebetez Bera Beran
Aurreko asteetan berri eman genizuen moduan, Esther Arrojeriak beste urtebetez Bera Bera taldearekin jokatzen segiko du. 2012ko urrian debutatu zuen Arrojeriak. 11 urte egingo ditu ohorezko mailan. 267 partida jokatu ditu elitean eta 798 gol sartu, klubetik gogorarazi dutenez.