Ekain eta Markel Alejo anaiek asteburuan Intxurre taldekoei 16-10 irabazi ostean, Pagazpeko bigarren urteko alebin mailakoek herrialdeko 2. mailako errendimenduko Udaberri Saria txapelketa irabazi dute.
Usurbilgo Pilota Txapelketa, finalerako prest
Egunotan jokaturiko finalerdien ondotik, jaietako egun nagusian, uztailaren 2an izango diren finalari begira da mende erdia bete duen Usurbilgo Pilota Txapelketa.
Emaitzak
Kadeteak:
Alejo-Errasti 22-11 Aburuza-Pagola
Izagirre-Oñate 17-22 Perurena-Elola
Nagusiak:
Alberdi-Irazustabarrena 18-22 Orbegozo-Albeniz
Amiano-Sorondo 5-22 Olaizola-Aranguren
Finalak
Uztailak 2, igandea:
17:00 Usurbilgo frontoian:
Kadeteak: Alejo-Errasti (Pagazpe) - Aburuza-Pagola (Añorga)
Nagusiak: Orbegozo-Albeniz (Orio) - Olaizola-Aranguren (Eple- Orereta)