#U23

Gipuzkoako lau senatariak eskuratzeko hamaika hautagai-zerrenda lehiatuko dira

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 21a, 09:18

Uztailaren 23an izango diren Espainiako Gorteetarako hauteskunde egunean Senatuan Gipuzkoak ordezkaritza izateko lehiatuko diren hautagai-zerrendak kaleratu ditu, asteazken honetako, ekainaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofizialak. Guztira, hamabi eragile politiko aurkeztu dira.

Azkenez 2019ko azaroan izan ziren Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Orduko hartan, Gipuzkoatik hamabi hautagai-zerrenda aurkeztu ziren Diputatuen Kongresuan ordezkaritza izateko, bat gehiago oraingoan. Alderantzizkoa gertatu da Senatuan. Hamabi alderdi aurkeztu ziren duela lau urte, bat gutxiago oraingoan. Hamaika eragile lehiatuko dira uztailaren 23an, honako hauek: EHBildu, PSOE, EAJ-PNV, PP, PACMA, VOX, Euskadiko Langileen Alderdi Komunista (PCTE/ELAK), Aulki Zuriak-Escaños en Blanco, Bidezko Mundurantz (PUM+J), Recortes Cero eta Sumar.

Siglei dagokienean izan da aldaketarik duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta. 2019ko azaroko deialdian bai, baina oraingoan ez dira aurkeztu Ciudadanos eta Elkarrekin Podemos, estatu mailan azken aldian izan diren mugimendu politikoen eraginez.

Bozkatzeko modu desberdina
Gipuzkoak sei ordezkari izango ditu Madrilgo Diputatuen Kongresuan, bi gutxiago, lau guztira Senatuan. Kongresurako Gipuzkoatik aurkeztu diren hautagai-zerrendetan bat aukeratu ahalko dute usurbildarrek. Senaturako bozkatzeko modua desberdina izaten da eta nahasmendua ere eragiten du zenbaitetan. Gogoan izan; aurkeztu diren hautagai zerrendetatik alderdi bereko edo desberdinetako hautagai bat, bi edo hiru ere aukeratu ahalko dira uztailaren 23an.

Madrilgo Diputatuen Kongresurako hautagai-zerrenden artean bezala, kasu honetan ere herrikiderik aurkitu dugu Senaturako hautagaitzetan ere. Gipuzkoatik PSOE-k osatu duen taldeko lehen hautagaiaren lehen ordezkoa Ricardo Crespo Rubio usurbildarra izango da, Kongresurako EHBilduren zerrendaburu Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkate zela sozialisten udal taldeko bozeramaile izan zen 2011-15 legealdian. Geroztik, Hernaniko Udalean zinegotzia da Crespo.

SENATUA

1. EUSKAL HERRIA BILDU-INDEPENDENTZIA EZKERRETIK (EH BILDU- INDEPENDENTZIA EZKERRETIK)
1-Gorka Elejabarrieta Diaz (EH Bildu).
Lehen ordezkoa: Igone Lamarain Cobo (EH Bildu).
Bigarren ordezkoa: Unai Iraola Agirrezabala (EH Bildu).
2-Olaia Duarte Lopez (EH Bildu).
Lehen ordezkoa: Ibon Gereka Balentziaga (EH Bildu).
Bigarren ordezkoa: Lore Agirre Zipitria (EH Bildu).
3-Mario Zubiaga Garate (EH Bildu).
Lehen ordezkoa: Haizea Cortaberría Garechana (EH Bildu).
Bigarren ordezkoa: Jon Altolagirre Askasibar (EH Bildu).

 

2. PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI-EUSKADIKO EZKERRA (PSOE) [PSE-EE (PSOE)]
1-Izaskun Gómez Cermeño.
Lehen ordezkoa: Ricardo Crespo Rubio.
Bigarren ordezkoa: María Mar Fernández de Paz.
2-Oscar Valbuena Pascual.
Lehen ordezkoa: Libe Otegui Goiburu.
Bigarren ordezkoa: Victoriano (Víctor) Fuentes Noguera.
3-Ana Priede Merchán.
Lehen ordezkoa: Jon Miranda Vallejo.
Bigarren ordezkoa: Nerea Errasti Valle.


3. EUZKO ALDERDI JELTZALEA-PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV)
1-Luke Uribe-Etxebarria Apalategi.
Lehen ordezkoa: Aintzane Oiarbide Iruretagoiena.
Bigarren ordezkoa: Iker Laka Barandika.
2-María Mercedes Garmendia Bereciartu.
Lehen ordezkoa: Ane Lukene Beitia Arriola.
Bigarren ordezkoa: Félix Urkola Iriarte.
3-Rafael Uribarren Axpe.
Lehen ordezkoa: Edurne Egaña Manterola.
Bigarren ordezkoa: Garbiñe Mendizabal Mendizabal.

4. PARTIDO POPULAR (PP)
1-Javier Cristóbal De Sande.
Lehen ordezkoa: Inés Baroja Horrillo.
Bigarren ordezkoa: Carlota Sanz Martínez.
2-María Garrapiz Rivas.
Lehen ordezkoa: Mikel Xabier Pérez Mayor.
Bigarren ordezkoa: María Eugenia Quevedo Otaegui.
3-Francisco Javier Fernández De Diego.
Lehen ordezkoa: Jorge Manuel Mota Iglesias.
Bigarren ordezkoa: María Nadala Manso Álvarez.

5. PARTIDO ANIMALISTA CON EL MEDIO AMBIENTE (PACMA)
1-Daniel Jiménez Cervera.
Lehen ordezkoa: Ainhoa Díez Hernández.
Bigarren ordezkoa: Javier Cambón Castro.
2-Mónica Beraza Gómez.
Lehen ordezkoa: Marcos Santiago Eguren.
Bigarren ordezkoa: María Mónica García Ceberio.
3-Juan Manuel Esparza Billalabeitia.
Lehen ordezkoa:María Pilar Cervera Pascual.
Bigarren ordezkoa: Alfonso Pérez Hernández.

6. VOX (VOX)
1-Pedro Ignacio Gandásegui Agorreta.
Lehen ordezkoa: María del Carmen Abella Toledo.
Bigarren ordezkoa: Antonio José González González.
2-Alejandra Moreno Miguel.
Lehen ordezkoa: Álvaro Palacios Achaerandio.
Bigarren ordezkoa: Ana Isabel Caro Roque.
3-Eduardo Rubio Gastón.
Lehen ordezkoa: María Luz Hernández Polanco.
Bigarren ordezkoa: Yon Ortuño Arizaleta.

7. PARTIDO COMUNISTA DE LOS TRABAJADORES DE EUSKADI/EUSKADIKO LANGILEEN ALDERDI KOMUNISTA (PCTE/ELAK)
1. Jakes Iñarra Lasagabaster.
Lehen ordezkoa: Pedro Vallejo Recuna.
Bigarren ordezkoa: Ana Teresa Vidaurrazaga Urbieta.

8. ESCAÑOS EN BLANCO PARA DEJAR ESCAÑOS VACÍOS (ESCAÑOS EN BLANCO)
1-Daniel Lizarralde Aguirre.
Lehen ordezkoa: María del Carmen García Fernández (Independiente).
Bigarren ordezkoa: Andoni Picabea Lamuedra (Independiente).
2-Amaya Larrea Loran (Independiente).
Lehen ordezkoa: Antonio Picabea Sarasola (Independiente).
Bigarren ordezkoa: Rosa María Martin Vicente (Independiente).
3-Luis García Molina.
Lehen ordezkoa: Adriana Martínez de Lizarduy Ayala (Independiente).
Bigarren ordezkoa: Jokin Biain Araquistain (Independiente).


9. BIDEZKO MUNDURANTZ (PUM+J)
1-Javier Martínez Bárbara.
Lehen ordezkoa: Martín Colino Bustinza.
Bigarren ordezkoa: Henar Colino Bustinza.


10. RECORTES CERO (RECORTES CERO)
1-Roberto Gómez Egido.
Lehen ordezkoa: María Isabel González Rodríguez.
Bigarren ordezkoa: Fernanda Castro Estévez.

11. SUMAR (SUMAR)
1-José Carlos García Rodrigo Ameztoy.
Lehen ordezkoa: Gonzalo García Chasco.
Bigarren ordezkoa: Raquel Rodríguez López.
2-Lidia Muñoz Ucher.
Lehen ordezkoa: Miguel María Rodríguez Barbero.
Bigarren ordezkoa: Oroitz Aguirre Imaz.
3-Inés María Benítez Lozano.
Lehen ordezkoa: Santiago Jiménez Ussía.
Bigarren ordezkoa: Blanca Merchán Ropero.

Informazio gehiago, asteazken honetako, ekainaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofizialean.