2022-23 ikasturte amaiera

Jendaurrean agertu ostean, oporretara doaz Zumarte Musika Eskolakoak

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 22a, 10:41

Iragan asteburuko emanaldi zikloarekin akabo, 2022-23 ikasturtea agurtu du Zumarte Musika Eskolak.

Akabo ikasturtea herriko musikarientzat ere. Zumarte Musika Eskola oporretara doa, hilabeteotako lanketa borobilduta. Kontzertuen maratoiarekin agurtu zuen iragan asteburuan 2022-23 denboraldi hau. Ekaitza lehertu zen unean hasi zuten belaunaldi ezberdinetako musikari eta abeslariak batu zituen hitzordua frontoian. Musika Txokoa eta Mintzairako ikasleek hasi zuten saioa. Abesbatzako kideek eman zioten segida, denetariko instrumentuak jotzen zituzten taldeen txanda izan zen gero.

Herri honek duen musikari harrobi oparoaren erakusle izan zen ekainaren 17ko emanaldia.